Antxeta Irratia

PROBA DISPLAY

Antxeta Irratia Aktualitatea - Al, 04/22/2024 - 15:25
Kategoriak: Antxeta Irratia

Boluntariotzaren lekukoa hartuko duten gazteei baloreak transmititzeko topaketa antolatu dute Irunen

Antxeta Irratia Aktualitatea - Al, 04/22/2024 - 13:25

Boluntariotzak Irunen duen erreleboa segurtatzeko erronka landuko dute Palmera-Montero gunean apirilaren 29an, 17:00etan antolatu duten belaunaldien arteko topaketan. 'Balioen Loratzea' ekimenaren baitan proposatzen duten laugarren hitzordua da, eta elkartegintzak hirian duen presentzia eta etorkizuna aztergai izango dute. Jardunaldian 50 urte bolondres lanetan eman dituen Lucia Garbayo omenduko dute.  

Kategoriak: Antxeta Irratia

Emankizun berezia eginen dugu bihar Liburuaren Nazioarteko Eguna kari

Antxeta Irratia Aktualitatea - Al, 04/22/2024 - 12:00

11:00etatik 13:00etara zuzenean izanen da Antxeta Irratia Irungo Zabaltza plazako liburu azokatik · Elkarrizketa eta erreportai ugari izanen ditugu literaturaren inguruan

Kategoriak: Antxeta Irratia

EAJ lehen indarra Bidasoan, eta EH Bildu aurrerapausorik handiena eman duena

Antxeta Irratia Aktualitatea - Al, 04/22/2024 - 10:47

EAJ izan da lehen indarra Irunen eta Hondarribian Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina EH Bildu izan da bozka gehien irabazi duen indar politikoa bi herrietan. Eta Irunen bigarren indarra bilakatu da PSE-EEri aurrea hartuta. Koalizio abertzaleak 3.187 bozka gehiago lortu ditu Irun-Hondarribian 2020ean baino. Sozialistek 1.234 gehiago eta jeltzaleek 645 batu ditu lehen indarra izaten jarraitzeko. Elkarrekin Podemos, aldiz, amildu egin da.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Liburu bat maileguan hartzearen truke, antzokirako bi sarrera banatuko ditu Hondarribiko Udal Liburutegiak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Or, 04/19/2024 - 16:37

Liburuaren Nazioarteko Egunari keinu bat egin nahi izan du Hondarribiko Udal Liburutegiak. Eta Zuloaga Etxean liburu bat maileguan hartzen duten lehendabiziko 40 pertsonek bi gonbidapen jasoko dituzte apirilaren 23an liburutegia pertsonak ahaldundu ditzaketen espazio gisa aldarrikatzen dituen "Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez" antzezlana ikusteko. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Kortsario Txikiaren behatokia, Kaneta portuaren historiaren lekuko

Antxeta Irratia Aktualitatea - Or, 04/19/2024 - 13:51

Hendaiako Portu Zaharreko begiralekua berdegune eta irisgarritasun irizpide berrietara eguneratu du herriko etxeak. Eta Joanes Zuhigaraitxipi hendaiar kortsarioaren figura berreskuratzeko baliatu dute obra, Hendaiako leku enblematiko honek bere historiaren dizdira berreskura dezan.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Antxetatik Nafarroara (2024-04-18)

Antxeta Irratia Aktualitatea - Or, 04/19/2024 - 12:56

Antxetatik Nafarroara (2024-04-18)

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hondarribiko '10K' herri-lasterketa maiatzaren 5ean ospatuko da

Antxeta Irratia Aktualitatea - Or, 04/19/2024 - 12:42

Ibilbide homologatua du Bidasoa Ateltiko Taldeak, Deportes Gonzalez dendak eta Hondarribiko Udalak antolatutako lasterketak. Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, hirugarren edizio honetan marka egiteko helburuarekin mailako jendea etorriko dela iragarri dute antolatzaileek. Izena emateko epea zabalik dago www.kirolprobak.com webgunean. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hondarribiak euskararen erabilera berpizteko badu plana

Antxeta Irratia Aktualitatea - Or, 04/19/2024 - 12:20

2023-2027 urtealdirako Ekintza Plana aurkeztu du udalak. Orotara 44 neurri adostu dituzte, azaroaz geroztik hirutan bildu den Hausnarketa Batzordean parte hartutako herriko eragileekin batera. «Hondarribia erdara nagusi duen herria» da, baina gobernantza parte-hartzailean oinarrituz, maiatzean aktibatuko duten Euskara Mahaian «denen artean egoera errotik aldatzeko» erronka onartu dute. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Atsegiña elkarteak 'Bixio' Gorriz omenduko du aurten Irungo Erraldoi izendatuz

Antxeta Irratia Aktualitatea - Or, 04/19/2024 - 08:28

Irungo Atsegiña elkarteak jakinarazi duenez, apirilaren 27an Alberto Gorriz Etxarte, 'Bixio' Gorriz irundarra izendatuko dute 2024ko Irungo Erraldoia. Donostiako Errealaren mitoa, klub txuri-urdinaren historian partida gehien jokatu dituen jokalaria da, 599 partidarekin. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Bidasoa Attak! | Eskuminak Berlinetik

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 04/18/2024 - 19:29

Duela hamar bat urte Berlinen geundela, gazte batek berak egindako kasete bilduma bat oparitu zidan bere gustuko taldeekin, duela gutxi kaseteen birkokapena egiten ari nintzelarik aurkitu nuen eta partekatzea interesgarri iruditu zitzaidan. Lehen atal hontan BLADDER BLADDER BLADDER, STEPMOTHERS, RANDOMS, RANDY, KIRSCHE & CO, MOPOT, BLACK FLAG, REATARDS, ANARCHY, DISCO ZOMBIES, SORELLA MALDESTRA, BEATNIK TERMITES, STREET DOGS, MANFRED MANN, KLAMIDYA eta L.A.M.F. taldeak entzunen ditugu

Kategoriak: Antxeta Irratia

Jon Anzaren desagerpenetik 15 urtera, gertatu zena argitzeko galdegin dute

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 04/18/2024 - 14:33

Informaziorik duen orori laguntza eskatu diote, prozedura judiziala berriz aktibatu eta Anzarekin gertaturikoa argitzeko · "Egia, aitortza eta erreparazioa" eskatu dute desagertutako militante guztientzat

Kategoriak: Antxeta Irratia

Herriko dantzariak, dokumental baten proiekzioa eta kantu bazkaria izanen dute asteburuan Lesakan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 04/18/2024 - 11:51

Tantirudantza taldeko helduek dantza emanaldia eskainiko dute Lesakako Plaza Zaharrean larunbatean. Horren gain, igandean, LAN sindikatuaren 50. urteurrenaren harira egindako dokumentala emanen dute eta San Fermin erretiratuen elkarteak kantu Bałkaria izanen du. 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Xaia Kantuz hitzorduak Kaxianoren kantutegia izanen du ardatz larunbatean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Og, 04/18/2024 - 07:00

Pausuko Xaia ostatuak hartuko du afari eta kantaldia, Hendaiako Baleak elkarteak antolaturik · Taldeka edo bakarka, Kaxiano kantari, musikari eta bertsolari mitikoaren doinuak frexkatuko dituzte larunbat arratsean

Kategoriak: Antxeta Irratia

Orriak

Angula Berria agregatzailea - Antxeta Irratia-rako harpidetza egin