antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 4 ordu 8 min

Zorionak Sasiko!

Or, 09/29/2017 - 09:34

Lehen urteurrena ospatuko du Sasiko Hendaiako Gaztetxeak larunbata honetan.

Basoeskola martxan du Ekoguneak

Or, 09/29/2017 - 09:32

Irati Andoño eta Maialen Sistiaga dira, Kutxa Ekogunean Basoeskolaren proiektua garatu eta martxan jarri dutenak. Urriaren 2an hasiko dute aurtengo ikasturtea. Europa iparraldean hezkuntza munduan errotua dagoen eredu hau, gurera ekarri nahi du Ekoguneak. Eta gutxinaka gutxinaka lortzen ari dira.

Hendaiako Herriko Kontseiluak, %40an finkatu du, bigarren etxebizitzen gaineko zerga.

Az, 09/27/2017 - 16:16

2017ko Finantza Lege berriak %60 arteko tasa baimentzen. Emendio bat suposatzen du, eta horrek esan nahi du urtean 10 hilabete baino gutxiago okupatuta dagoen bizitoki oro, bigarren etxebizitza gisa identifikatua dela, eta bere jabeak tasa gehigarri hori ordaindu beharko duela. Eztabaida ekarri du honek. Zergatik? Hendaian bigarren etxebizitza kopuru handia dagoelako, ororen %30 inguru.

Iker Elizalde, Hendaiako auzapezordeak emango dizkigu xehetasun guztiak.

Katalaunyaren Erreferenduma babesteko mozio bat aurkeztuko dute gaur Irungo hainbat alderdik

Az, 09/27/2017 - 16:02

«Irun Katalunyarekin» taldeak joan den larunbatean komandantziaren aurrean egindako elgarretaratze jendetsuaren ondotik, heldu den igandean, Erreferendumaren egunean bertan, herri katalanak autodeterminaziorako duen eskubidea Estatuak ukatu egiten duela salatu, eta herritarrek abian jarritako prozesuak geldiezinak direla aldarrikatzeko mobilizazioa deitu dute. Igandean bertan.

Gaur, aldiz, Irunen udal osoko bilkura ospatuko da, eta bertan, EH Bilduk joan den astean bertan iragarri zuen bezala, udal talde politiko ezberdinek EH Bildu, PODEMOS eta EAJ-PNVk Katalaunyaren Erreferenduma babesteko mozio bat aurkeztuko dutelarik, kalean ere mobilizatuko da Irun Katalunyarekin taldea.

Hondarribia elkarlanean izanen da igandean

Az, 09/27/2017 - 15:54

Seigarren urtez jarraian “Hondarribian Elkarlanean” jardunaldia antolatu du Hondarribiko Udalak, eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta elkarteei zuzenduta. Igande honetan izango da, urriak 1 eta goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30era.Denetara 20 gobernuz kanpoko erakundek eta 17 elkartek parte hartuko dute jardunaldian, denak Hondarribiko Udalak diruzlagundutakoak. Horretarako partida aurten 123.393 euroko delarik.

Irunen,Urdanibia plaza Bide Heziketarako kart-zirkuito bilakatu dute Udalak eta MAPFRE Fundazioak.

Ar, 09/26/2017 - 20:15

Ostirala bitartean, Irungo El Pilar, Txingudi Ikastola, Belaskoenea, San Vicente de Paul eta La Salle ikastetxeetako 8 eta 12 urte bitarteko ikasleak iragango dira bertatik, oinarrizko bide segurtasunari buruz informatu, sentsibilizatu eta praktikara eramateko aukerarekin.

Jabier Lopetegui, MAPFRE Fundazioko Gipuzkoako ordezkariak jakitera eman duenez, «karabana honek tradizio luzea du, dohainik da, eta gazteengan, mugikortasuna, bide heziketa eta trafiko arauen inguruko ohitura egokiak sustatzeko helburua du. Portugal eta Espainiako Estatuko 24 udalerri aukeratzen dituzte urtero, eta aurten Irun da horietariko bat. Goizetan ikastetxeei zuzenduta bada ere, atsaldetan gurasoek euren haurrekin etor daitezke 16:00etatik 18:00etara».

Ikastetxeei zuzendutako jardueretan, MAPFRE Fundazioko begiraleez gain, Irungo Udaltzaingoko Bide Heziketarako hezitzaileek ere parte hartzen dute. Bertan topatu dugu, Bide Heziketarako udaltzainburua. Edozein kasutan, ostirala bitartean Urdanibia plazako aparteko kart zirkuito horretatik ehunka gazte pasako dira egunotan. Goiz hontan, Txingudi Ikastolako haurrak ibili dira. Eta zerbait ikasi eta ongi pasa dute Txema Ortun eta hainbat ikaslerekin hitz egin dugu

Elgarretaratzea, kalitatezko irakaskuntzaren alde

Ar, 09/26/2017 - 20:05

Goizeko 10:30etan elgarretaratzea burutu dute Hendaiako Lizardi eta Geltoki eskolako guraso eta irakasleek eta IKASBIk deituta Donibane Lohitzunen.

Hezkuntza Nazionalaren Ikuskaritzaren egoitzaren aintzinean bilduko dira oren batez, haurrek kalitatezko irakaskuntza behar dutela, eta irakasleek lan baldintza egokiak aldarrikatzeko.

Izan ere, ikasturtea hasi eta bi egunetara, ikuskaritzak deliberate baitzuen euskarazko bi irakasle postu erdi kentzea. Postu erdi bana, Lizardiko Eskolako lehen mailan, eta Geltokiko Ama Eskolan.

Eta 28 haurretara emendatu behar izan dituzte ratioak ikasgeletan, ama eskolan limite onargarria 25ekoa denean, eta 22koa lehen mailan. 200 bat haur izan dira hunkituak bi eskola hauetan.

Urriaren 19tik 22ra ospatuko da Hendaia Film festival jaialdia

Ar, 09/26/2017 - 10:52

Bosgarren urteurrena ospatuko du aurten Hendaia film festival jaialdiak. Begiradak taldeak antolaturik, nazioarteko hitzordu honek, berrikuntza ugari dakartza aurtengoan, besteak beste herriko haurren parte hartzea sustatuz.

Elkarteko kidea den Alexia Aranzuekerekin hitz egin dugu

Erlaitzaren besta ospatuko da igande honetan

Al, 09/25/2017 - 13:26

Erlaitzako Besta ospatuko dute urriaren 1ean. Hamargarren urtea da, udazken hastapenean, Erlaitza edo Kornisako errepidea trafikoarentzat itxi eta ingurumenari buruz sentsibilizatzeko jarduerak proposatzen dituztela egun osoan zehar.  CPIE euskal itsasbazterrak erakundeak antolaturik, Hendaia eta Urruñako herriko etxeak ere aurkitzen dira antolatzaileen artean. Izan ere, Abbadiako jauregi edo eremutik hasi eta zazpi kilometroko bidean, Urruñako Zokoaraino hartuko du Erlaitzako Bestak gune ezberdinetan. Beti oinezko eta bizikletentzako erreserbaturik. Germain Hakala, Urruñako Herriko Etxeko hautetsiak epslikatu digunez, aldiz, aurten ez dira animaziorik antolatu. Espreski, Erlaitzaren ingurumen eta geologiari buruzko sentsibilizazio ekimenak indartu nahi izan dituztelako. Edozein kasutan, gogoratu, urriaren 1ean Erlaitzako bidea itxita egongo dela goizeko 10:00etatik atsaldeko 18:00ak arte. Eta animaziorik egongo ez bada ere, oinez eta bizikletaz, Erlaitzaz gozatzeko eguna dela familiendako.

 

Euskaraz irakasteko bi postu erdi kolokan daude Hendaian

Al, 09/25/2017 - 13:14

Hezkuntza arloan Paueko Akademia Ikuskaritzak 200 haur hunkitzen dituen erabaki bat hartu du, eskola sartzea eta gero. Ikasturte hasierarekin, Urruñako Eskola Publikoan gurasoek eskola okupatu zuten frantses irakasle postu erdi bat kendu zietelako.Baina ez da bakarra. Euskara irakasteko postu oso bat kendu baitu ikuskaritzak Hendaian. Berez, postu ½ bat Hendaiako Lissardy eskolako lehen mailan, eta beste postu ½ bat Geltokiko ama eskolan.Horren ondorioz klaseak gehiegi kargatuak direla, eta irakasleen lan baldintzak hunkituak, salatzen dute gurasoek. ntza behar dutela, klase kopuru onargarri batekin. Eta irakasleen lan baldintzak ere bermatu behar direla. Horregatik guraso elkarteek eta guraso ordezkoak elgarretaratze batera deitzen dute, bihar asteartearekin goizeko 10:30etarik 11:30ak arte Hezkuntza Nazionalaren Ikuskaritzaren egoitzaren aintzinean, Donibane Lohitzunen.

CELINE ETXEBARNE, IKASBIko ordezkariarekin hitz egin dugu

(Zentroko eskola, Jaureguiberry 4 karrika, Donibane Lohitzunen)

Indartsu dator Kemen dantza taldea aurten ere

Al, 09/25/2017 - 13:11

Ikasturtea abiatu du Kemen dantza taldeak, xehetasunak bildu ditugu Mikel Button bertako kidearekin.

Euskarako bi postu erdi kolokan Hendiako eskola publikoetan.

Or, 09/22/2017 - 12:52

Paueko Akademia Ikuskaritzak 200 haur hunkitzen dituen erabaki bat hartu du ikasturtea hasi eta bi egunera. Euskara irakasle postu erdi bana kendu ditu  Hendaiako Lizardi eskola publikoan eta beste postu erdi bat Getokiko ama eskolan. Horren ondorioz klaseak gehiegi kargatuak dira 28 haurrekin, alta ardura tasa euskara erakasteko 22haurrekoa izan behar luke lehen mailan eta 25 haurrekoa ama eskolan. Bestalde, euskarako erakasleen ordezkatzeak ez dira segurtatuak euskara erakasleekin. Gurasoak kexu dira, erabaki honen ondorioz, beren haurrek jasan beharreko baldintzetaz.

Egoera salatzeko elgarretaratzea deitu dute guraso elkarteek eta gurasoen ordezkariek. Irailaren 26an Donibane Lohitzunen 10:30etatik 11:30ak bitarte, Hezkuntza Nazionalaren Ikuskaritzaren egoitzaren aintzinean. (Zentroko eskola, Jaureguiberry 4 karrika, Donibane Lohitzunen)

Céline Etxebarne IKASBIko ordezkariarekin hitz egin dugu

 

 

 

Mobilizazioak lan kodigoaren kontra

Og, 09/21/2017 - 12:42

Lan Kodigoaren kontrako bigarren mobilizazio eguna da gaur Frantziako Estatuan. Greba eta mobilizazio eguna izan da gaur intersindikalak deiturik Hendaian. Goizeko 11:30etan CGT, Solidaires eta FSU sindikatuek deiturik, Intzura-Le Joncaux industrigunearen sarreratik, Ficobaraino manifestaldia egin dute Herriko Etxetik iraganda. LAB sindikatuak bat egin du deialdiarekin. Lan Kodigoaren Erreformak besteak beste, sindikatuen delegatu gutxiago ekarriko dituelako lantokietan, eta beraz, langileen eskubide guttiago eta lan prekarietatea. CFDT sindikatuak bere partetik, 12:00etan elgarretaratzea deitu du Santiago Zubian.Gogoan hartu beharbaita, gaur eta bihar, Frantziako Hiri Txikien 20. Biltzarra ospatuko dela Ficoban. Frantzia osotik 300 hautetsi eta goi agintariak bilduko dira bertan. Edouard Philipe lehen minixtroa, aldiz ez da Hendaiara etorri iragarria zuen bezala.  

Goizeko audioen bilana duzue, Aitzina LAB eta CGTko ordezkariekin

Urteurrena ospatuko du Sasiko Gaztetxeak

Og, 09/21/2017 - 12:35

Hendaiako Sasiko Gaztetxeak ateak zabaldu zituela urtea beteko da urriaren lehendabizikoan. Okupazioa 2016ko uda hastapenean eman bazen ere. Hargatik, hain zuzen, auzitan dira Opitale de Paris erakundearekin. Epaileen erantzun baten esperoan dira oraindik, lehen epaiketan kalte-ordainei aurregin beharko zietela errana zelarik, bigarren baten esperoan baitira. Baina anartean, ez dira geldi. Eta urtea ospatzeko egitaraua antolatu dute.

Katalunian gertatua salatzeko jende ugari batu da Irunen

Og, 09/21/2017 - 06:34

Katalunian gertatua salatzeko eta erreferenduma babesteko jende asko batu da Irunen.

Ikasturtea abiatu dute auzo elkarteek ere

Og, 09/21/2017 - 06:30

Auzo elkarteetan ere, ikasturte berria antolatzen hasi dira. Irungo Anaka Auzo Elkartean, adibidez, dinamika polita hartua dute azken urteetan. Eta auzotarrei zuzendutako ikastaro eta tailerren eskaintza zabala egiten dute aurtengoan ere. Astelehenetik ostiralera goiz zein arratsaldez bada zerbait egiteko. Eskaintzaren berri jaso eta nobedadeak ote dauden jakiteko, Esther, Anaka auzo elkarteko kidea dugu telefonoaren beste muturrean.

Tribord saltokiaren eskaera onartu du udalak eta Arrantzaleen Etxola erosiko du.

Og, 09/21/2017 - 06:24

Bere egoitza handitzeko begiz jota du Florida Portu Zaharreko Arrantzaleen Etxola. Herriko Etxeak du arrantzaleen etxolaren gaineko eskumena eta udal kontseiluan hartu da saltzeko erabakia oposizioaren abstentzioarekin. Eraikina eraberritzeak 300.000 euroko inbestizamendua eskatzen du eta bertan inolako proiekturik ez dagoelako hartu dute erabakia herritar asko kontra egon arre.

Gunea 929 metro karratukoa da, eta horren erabiltzeagatik, Decathlon entrepresak, urtero 15.945 euro ordainduko dizkio Herriko Etxeari, 15 euro metro karratuko. Eta akordioa 25 urteetarako da.

Aitor Errazkin lankideak segitu zuen Herriko Kontseiluaren ondotik, Iker Elizalde auzapezordearekin mintzatu zen proiektuaren berri jaso nahian.

Erlaitzaren besta ospatuko urriaren lehenean harmargarrenez

Ar, 09/19/2017 - 14:19

CPIE Euskal Itsasbazterrak erakundeak antolaturik, Hendaia eta Urruñako Zokoa arteko erlaitza edo kornisaren artean Erlaitzaren Besta ospatuko dute urriaren 1ean. Natuta eta ingurumenaren zaintza, kultur adierazpide eta gizarte eragileen partaidetzarekin, 10. urtez ospatuko dute Erlaitzaren Besta.

Horretarako, goizeko 10:00etatik 18:00ak arte Erlaitzako errepidea itxi eginen dute, eta gune ezberdinak izango dira sentsibilizazio eta gozamenerako zuzendutako jarduerak proposatuz. Abbadiako Jauregitik hasi, eta Zokoaraino, Asporotsttipi Interpretazio Zentroa edota Haizabia opor gunean, besteak beste.Urtero bezala, tren-berde moduko bat ezarriko dute Erlaitzako gune ezberdinetara hurbildu ahal izateko. Baina antolatzaileek ohartarazi dute, ilarak sortu ez daitezen, zerbitzu hau bereziki adineko pertsonei, mugikortasun arazoak dituztenei edota haur txiki-txikiak dituzten familiei zuzenduak direla. Eta gomendatzen dute, oinez ez bada, bizikleta eramatea, familia-giroan, Erlaitzan gora eta behera eguna pasatzeko xedez.

Germaine Acala Urruñako hautetsiarekin hitz egin du Aitor Errazkin lankideak bestaren inguruan

Hondarribiko PSE udal taldeak Gerla Zibilean Guadalupeko gotorlekuan emandako fusilamenduetan, bost milizianoen gorpuak han bertan lurperatuak izan ote ziren argitzeko indusketak egin ditzala exijitu dio Udal Gobernuari.

Ar, 09/19/2017 - 14:13

2017ko Udal Aurrekontuetan 5.000 euroko diru-partida onartu zen udalbatzan, sozialistek galdegina. Eta Udalak konpromisoa hartu zuen horrela, Arantzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin georadar bidezko azterketak egiteko.

Iosu Alvarez, PSEko bozeramaleak esplikatu digunez, aurrekontua onartuta egon arren, Udalak ez du oraindik urratsik eman Memoria Historikoaren Legearen baitan, emandako hitza betetzeko.

Dantza Hirian ekimena Hondarribian izanen da igandean

Ar, 09/19/2017 - 13:26

Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioa 8 hiritan barrena ibiliko da. Programazioa era guztietako ikusleentzat pentsatua. Festibalak,  artista gazteen nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten jarraitzen du. 16:30ean San Pedro kalean dantza eta marrazki tailer bat egongo da, 4 eta 12 urteko haurrentzat zuzendua. Ordu bete beranduago, Arrantzaleen Hermandadeko arkupean, Jaiotz Osa artistak ‘Suddenly’ bere ikuskizuna aurkeztuko du. Amaitzeko, 17:50ean, Santiago kalean, dantza garaikidea eta break-dance uztartuko dira ‘Larrua’ proiektuarekin. Jordi Vilaseca koreografoa eta Miguel Ballabriga eta Aritz Lopez dantzariekin.
 

Orriak