bidasoamedia.info

bidasoamedia.info jarioa-rako harpidetza egin
Latest updates on bidasoamedia.info articles.
Eguneratua: duela ordu 1 7 min

Eskualdeko GKEen eta elkarteen topagunea izango da Hondarribia Elkarlanean

Or, 09/29/2017 - 12:07

Hondarribia Elkarlanean ekimena burutuko dute igandean, urriaren lehenean, Butron pasealekuan. Gizarte Zerbitzuetako arloaren laguntza jaso duten 20 Gobernuz Kanpoko Erakundek eta 17 elkartek parte hartuko dute, 11:00etatik 14:30etara.

Bueltan da Gazteartean Expo programa

Or, 09/29/2017 - 11:40

Martxan da Gazteartean Expo erakusketa programa, Irungo Udaleko Gazteria arloaren eta Martindozenea gaztelekuaren eskutik. Gazte, artista, sortzaile, ilustratzaile eta argazkilariak elkartuko dituzte aurten ere, garapen artistikoari bultzada emateko. Prozesuan zehar parte hatzeko deialdia luzatu diete irundarrei. Parte hartzaileek, gazteen arte lanak hiriko kale edo leku esanguratsuetan ipintzeko aukera izango dute.

Hegaztien Munduko Egunerako egitaraua prestatu du Txingudi Ekoetxeak

Og, 09/28/2017 - 10:42

Hegaztien Munduko Eguna da urriaren lehena. Txingudi Ekoetxeak, egun horren harrira, espezieen kontserbazioarekin lotutako jardueren egitaraua prestatu du, adin guztietako bisitariei zuzendua.

Kataluniako erreferendumaren aldeko ekimenak Irunen

Og, 09/28/2017 - 10:37

Irungo Gure Esku Dagok, “demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde” dauden Irungo herritar eta eragile guztiak biltzeko deia egin du iganderako. 12:00etan Zabaltza plazan elkartuko dira. “Urriaren 1ean demokrazia dago jokoan, herritarren duintasuna. Horregatik, demokratok mobilizatu beharra daukagu funtsezko askatasunaren defentsan”, adierazi dute antolatzaileek.

Erretiroa hartu du Leire Landak, belaunetako minak atzean utzi ezinik

Az, 09/27/2017 - 12:31

Txikitako ametsa bete zuen Leire Landak 2015ean, 23 zenbakia zeraman elastiko blaugrana jantzi zuenean. Izan ere, hogei urte lehenago, 1995ean, Ivan de la Peña futbolariaren debuta ikusi zuen, ospitaleko gelako telebistan. 19 besterik ez zituen arren, burusoila zen Barçako jokalari berria. Horrek, Leire Landaren arreta erakarri zuen. Bederatzi urteko neska ere ilea galtzen ari baitzen, kimioterapia tratamenduaren eraginez. Burkitt linfomaren, sistema linfatikoko minbiziaren kontrako lehian ari zen, bete-betean. 23 zenbakia zeraman jokalari hark aurrera egiteko indarra eman zion orduan.

Bizikleta martxa egin dute Hondarribian

Az, 09/27/2017 - 10:31

Balazta plataformak antolatutako bizikleta martxarekin amaitu da Hondarribiko Mugikortasun Astea. 240 bizikleta bildu ziren igande goizean, hiriko auzoak zeharkatu zituen karabanan. Hirian bizikletan ibiltzeko falta diren azpiegiturak aldarrikatzeko modua izan zen, bide batez.

Bide Heziketarako kart zirkuitu bihurtu da Urdanibia plaza

Az, 09/27/2017 - 10:30

Kart zirkuitua prestatu dute Irungo Udalak eta Mapfre Fundazioak, Urdanibia plazan. Bide Heziketarekin lotutako jarduerak antolatu dituzte bertan, lehen hezkuntzako haurrei begira. 8 eta 12 urte arteko ehunka neska-mutil pasako dira bertatik, ostiralera arte.

Irailaren 30ean izango da Txingudi Korrika

Ar, 09/26/2017 - 13:18

Iraileko azken egunean izango da aurten Txingudi Korrika herri lasterketa, hilaren 30ean. Hemeretzigarren aldiz antolatu du Super Amara-Bidasoa Atletiko Taldeak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren laguntzarekin. Aurten babesle ofizial berria du gainera, Urme higiezinen enpresa. Hendaia, Irun eta Hondarribia lotuko ditu lasterketak, 10km-ko ibilbidearekin. Lasterka, roller (patinak) eta handbike (gurpil-aulkiak) probak egongo dira.

Hasiera bikaina eman dio Leka Eneak ligari

Ar, 09/26/2017 - 10:02

Garaipen banarekin ekin diote Leka Eneako talde nagusiek Superdibisioko ligari. Emakumeak Torrelavegan hasi ziren larunbatean, mailara heldu berria den aurkariaren kontra. Esperientzia handiagoa du Leka Eneak eta 2-4 gailendu zen. Gizonezkoen taldeak 1-4 irabazi zuen Burgosen.

Jipoia jaso du Hendaiak Cognac-en

Ar, 09/26/2017 - 09:36

COGNAC 67-10 HENDAIA

Irteera zaila eduki zuen Hendaiak igandean, eta agerian gelditu zen Cognac aurkariarekiko duen desabantaila. Neurketaren hasieran besterik ez zion eutsi, baina 24.minuturako, 13-3 galtzen ari zen. Beste zazpi puntu lortu zituen Cognac-ek atsedenaldiaren aurretik, eta bigarren zatian, jaun eta jabe izan zen.

MERTXE TRANCHE, ikertzailea: “Goraipatzekoa da Errepublikaren garaian langabezia gainditzeko"

Al, 09/25/2017 - 12:59

Tokiko best-sellerra izan da Mertxe Tranche Iparragirreren Los buenos hijos liburuaren lehen bolumena. Bi edizio saldu ditu jada, apirilean argitara atera zenetik. Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarren elkarteak argitaratutako liburua dela kontuan hartuta, ez da marka makala. Bigarren Errepublikak, Gerra Zibilak eta ondorengo diktadurak oraindik ere pizten duten interesaren seinale. Tokiko ikuspegitik, beti ere, arlo soziala, ekonomikoa eta kulturala landu ditu, bereziki, Mertxe Tranchek.

Desabantailari buelta eman dio Real Unionek

Al, 09/25/2017 - 09:24

REAL UNION 3-1 AMOREBIETA

REAL UNION: Otaño, Estrada (Aimar, 70') Ekhi, Esnaola, Gayoso (Urkizu,65'), Rodellar, Martins, El Haddadi, Juan Domínguez, Capelete (Orbegozo, 52'), Galán.

AMOREBIETA: Tena, Agirrezabala, Sanchez, Simic (Seti, 75'), Luengo, Juaristi, Alvaro, Iturraspe (Mujika 62'), Jon Ander, Ubis (Ortega, 51'), Seguin.

GOLAK: 0-1: Ubis (14'); 1-1: Martins (56'); 2-1: El Haddadi (57'); 3-1: Orbegozo (67').

Literaturarekin lotura izango du Bidasoko Abesbatza Jaialdiak

Or, 09/22/2017 - 11:32

Irailaren 30ean eta urriaren lehenean izango da Bidasoko Abesbatza Jaialdia. Musika eta literatura batuko ditu, izan ere, abesbatzez gainera, Oskarbi 21 eskualdeko idazleen kultur elkarteak parte hartuko du.

Mobilizazioak izan dira Hendaian, lan kodigoaren aurka

Or, 09/22/2017 - 11:23

Lan Kodigoaren kontrako bigarren mobilizazio izan da irailaren 21a, Frantziako Estatuan. Greba eta mobilizazioak izan dira Hendaian, intersindikalak deiturik. Goizeko 11:30etan CGT, Solidaires eta FSU sindikatuek deiturik, Intzura-Le Joncaux industrigunearen sarreratik, Ficobaraino manifestaldia egin dute Herriko Etxetik iraganda.

Aholkularitza juridikoa eskaintzen du Indoamerika Herria elkarteak

Or, 09/22/2017 - 11:18

Estrella Radiante elkartearen lekukoa hartu zuen, 2015eko abenduan, Indoamerika Herriak. Integrazioaren eta elkarbizitzaren arloan lan egiteko sortu zuten aurrekoa, 2010ean. “Hasieran, bazkideen %80 peruarrak ginen, gure lagunartean osatu baikenuen. Elkar ezagutzen dugu, eta gure arteko harremana naturalagoa da”, azaldu du Mario Mirandak. Gaur egun, 100 inguru dira Indoamerika Herrian, herrialde ugaritakoak: Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia, Venezuela, Nikaragua eta Honduras, besteak beste. Irun hiri osoan, jatorri latinoamerikarra duten mila biztanle inguru egongo direla kalkulatu du peruarrak.

Bidasoara helduko da Dantza Hirian programa

Og, 09/21/2017 - 13:10

Baiona-Donostia Eurohirian gantza garaikideko emanaldiak eskaintzen ditu Dantza Hirian programak. Aurten ere, Behe Bidasoa eskualdera iritsiko da. Ostiralean, irailaren 22an, Irungo Zabaltza eta Jose Manuel Amunarriz plazak dantza eta musikaz beteko dituzte. Igandean berriz, Hondarribiaren txanda iritsiko da.

Euskal Herriko dantzak Italiara eraman ditu Kemenek

Og, 09/21/2017 - 13:00

Danzando Tra I Popoli jaialdiaren XVII. Edizioan parte hartu du Kemen Dantza Taldeak, Blessano di Basilianon, Italia ipar-ekialdean. Irungo taldeko 30 ordezkari inguru izan dira bertan, iraileko lehen asteburuan. Kultura minoritarioei eskainitako edizioa zen aurtengoa, eta Larratz (Burlata, Nafarroa) eta Atlantic Rhythm (Irlanda) dantza taldeek ere parte hartu dute, Danzerini Udinesi etxeko taldearekin batera.

Bidasoa ez da Ademarren mailako aurkaria izan

Og, 09/21/2017 - 09:07

BIDASOA 13-25 ADEMAR

BIDASOA: Ledo; Cavero, Beltza, Aldaba, Renaud (2), Popovic (1), Redondo; Crowley (3), Nonó (1), Kauldi (10), Serrano (1), Muiña, Azkue (4), Lancina (2).

ADEMAR: Biosca; López (1), Juanín (2), Rodrigo Pérez (5), Piñeiro (7), Vieyra (6), Costoya (6); Carou, David Fernández, Jaime Fernández (1), Marques (1), Gonzalo Pérez, Pesic (1).

MARKAGAILUA: 1-2, 1-4, 3-6, 4-9, 7-12, 11-14 (atsedenaldia); 13-16, 16-19, 17-22, 21-24, 24-27, 26-30.

Puntu bakarra bildu du Mariñok lehen bi jardunaldietan

Az, 09/20/2017 - 17:20

ARRATIA 4-1 MARIÑO

ARRATIA: Izaro, Miren, María, Maite, Jone (Nerea 76'), Toto, Nere (Elene 81'), Beitia (June 62'), Arrate (Iratxe 69'), Amaia (Alaitz 67'), Feli.

MARIÑO: Laura, Maialen (Jaione 59'), Lide, María, Erkuden, Ane, Cecilia (Olatz 67'), Melodi (Irati 59'), Lucía, Enara, Udane.

Angeluren aurkako derbia galdu du Hendaiak, lehen jardunaldian

Az, 09/20/2017 - 17:19

HENDAIA 13-25 ANGELU

HENDAIA: Bainçonau - Etcheverry, Gaillardet, Azpeitia, Sallaber - Jimenez, Lopez-Herrero - Labéguerie, Bétachet, C. Pinon - Zubizarreta, V. Pinon - B. Hiriart, Ezpeleta, Dallery. Aldaketak: Ortega, Destruhaut, Sanchez, Samora, Sallenave, Eceizabarrena.

ANGELU: Chouzenoux - Br. Hiriart, F. Dartigues, Achigar, Pinto - Ferré, Etchepare - Cazaux, Tafernaberry, Biscay - Drogon, J. Dartigues – Lapeyrade, Berho, Larribe.

Orriak