Etxebizitza Oinarrizko Eskubidea da

LogoDoneztebe-ko auzotarraren suizidioari buruz

Bidasoa Kaleratzei STOP.- Ostiral arratsaldean , bere ohizko etxebizitza galtzeko arriskuagatik pertsona batek bere buruaz beste egin duela salatzeko bildu ginen hor beste behin, Doneztebeko bizilagun den Manuel Regueraren heriotzaren inguruan dauden egoerak alde batera utzita; argi dagoena zera da: kalean gelditzearen beldurra izan da eragilea.

ETXEBIZITZA DUIN BAT IZATEKO ESKUBIDEA  oinarrizko eskubidea, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean, Konstituzioan eta edozein herri garaturen eskubideei buruzko oinarrizko araudietan onartutakoa. Pertsona batek lanpostua galtzen duenean, drama bat sortzen da; baina etxe bat badu, bere burua non babestu izango du; baina bere etxea galtzen badu, bizitza galtzen du.

Botere politikoak eskubide hau bermatzeko legeak egiteko eginbeharra dauka. Zoritxarrez, azkeneko hamarkadetan egin diren etxebizitza politikek, entitate finantziero eta etxe-agentzia haundiei mesede egin die,  herritarren kaltean.

Kaleratzeen aurkako plataformek, hasieratik, legeria hipotekarioa sakonki aldatu behar dela eskatzen ari gara, non etxebizitza bat edukitzeko eskubidea bermatzen den; eta bankuen jabetzan dauden etxebizitza hutsak administrazio publikoek eskura ditzazten proposatu dugu, hauek, aldi berean, etxerik gabe dauden hiritarren eskuragai jar ditzazten, hauek daukaten egoera ekonomikoa kontutan hartuta, alokairu soziala erabiliz.

Zentzu honetan, joan den asteazkeneko udalbatzarra baino lehen izandako bilera azpimarratu nahi dugu, non talde politiko guztiak zeuden Stop Kaleratzeak Bidasoarekin batera. Bilera horretan, Santano Jaunak, entitate finantzarioei Irunen dituzten etxebizitza hutsen zerrenda eskatzera bere burua lotu zuen eta hauentzako alokairu sozial bat eskeintzea eskatuko ziela aipatu zuen.

Gure plataformatik modu positiboan baloratzen dugu ekimen hau, eta erne egongo gara hau bete dadin, komisio mixtoko gure partaidetzaren bidez. (Udal-taldeak eta Stop Kaleratzeak).

KALERATZE BAT GEHIAGORIK EZ - JENDERIK GABEKO ETXERIK EZ - ETXERIK GABEKO JENDERIK EZ

Etiquetas: