Irunen langabezi tasa % 17,2ra iritsi da azaroan

Bidasoa eskualdeko langabeen kopurua gora joan da azaroan. 6220 langabe daude Bidasoa eskualdean, urriaren  bukaeran baino 120 gehiago. Irunen azken hilabetean 77 pertsona gelditu dira lanik gabe, eta Hondarribian , berriz, 43. Gaur egun Irunen 5276 pertsona daude langabezian eta 944 Hondarribian.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,1koa da (% 17,2 Irungoa eta % 11,8  Hondarribikoa), % 13,7 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,8 da .

Ekonomi jarduaren arabera,langabe berri gehienak zerbitzuen sektoreko langileak dira.

Iazko azaroko hilabetearekin konparatua, azken urtean 672 langabe gehiago daude gure eskualdean, 575 gehiago Irunen eta 97 gehiago Hondarribian.

Etiquetas: