KUTXABANKen benetako aurpegia

fotoBidasoako Stop Kaleratzearen.- Egun gutxi pasa direlarik prozedura hipotekarikoak gelditzen zituela lau haizetara zabaldu zuenetik, Kutxabankek ez du inongo erreparurik izan usurpatzeagatik Juan Carlosen kontran doan prozedura  judizialarekin jarraitzeko auzipen kriminalaren 486. artikuluaren bidez.

Hipoteka-prozedura guztien etetea zalapartaka aldarrikatu eta egun gutxitara, KUTXABANKek ez du, Juan Carlos usurpatzailetzat hartuz, haren aurkako prozedurarekin jarraitzeko eragozpenik izan, epaiketa kriminalaren legeko 486. artikuluaren arabera. 

Hau da, KUTXABANKek Juan Carlos gaizkiletzat du, baina BERAIEK dira traturik egin nahi ez dutenak eta neurri mafioso eta iruzurrezkoak hartu dituztenak etxea bereganatu, hustu eta harekin espekulazioan aritzeko. 

Zitazio judizial honen zergati bakarra KUTXABANK etxebizitza baten jabe moduan berrestea da, zeinen ez komunitate gastuak, ez udal OHZ (Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga), ezta argi zein ur gastua ere beregain hartu nahi ez dituen, hauek Juan Carlosen gain dirautelarik, bere kaleratzearen konponbidea iristen den bitartean, KUTXABANK edota AIKSAk gure hirian bereganatu dituen beste 30 etxebizitza baino gehiagotan egiten ari den bezala. 

foto

Behin eta berriz egiaztatu dugun moduan, Juan Carlos ez da inoiz KUTXABANKi bere hipoteka ordaintzearen aurka egon, eta bere egoera ekonomikoak ahalbidetu duen bitartean garaiz ordaindu du. 

Are gehiago, berriz ere lana izan duenean, eta gure plataformaren aholkuz, KUTXABANKi era askotariko trukaketa formulak eskaini dizkio, hala nola, bere egoera ekonomikora egokitzen den alokairu soziala. Eta, kontuen bahikuntza, bere urritasun egoeran gehiago sakontzea, salaketa eta bera lanean zegoela eta etxean egongo ez zela jakinik, etxeko sarraila aldatzea izan dira jasotako erantzunak. 

KUTXABANKek Juan Carlos gaizkiletzat hartu, auzitaratzea eta etxebizitza bat hutsik izatea nahiago du, Juan Carlosek berak, alokairu sozial baten bidez, betetzea baino. 

KUTXAK BERE BENETAKO AURPEGIA ERAKUSTEN DIGU, haiek dira gaizkileak eta EZ Juan Carlos. HAU DA EUSKAL AURREZKI-KUTXEN BANAKARIZAZIOAREN EMAITZA: KALERATZEEN EXEKUTATZAILE IZATEA.

Gelditzen zaigun alternatiba bakarra salaketa da, eta Juan Carlos eta beren egoera ekonomiko edota sozialaren arduradun ez direnek sufritzen duten miseria eta babesik eza kondenatzen duten pertsonekiko elkartasuna.

foto

KUTXABANK eta usura, bortxa eta beldurraren bidez etekina bakarrik  bilatzen duen botere  finantziero guztia salatzen ditugu; inongo ardura edo humanitate  seinalerik erakusten ez dutelarik. Egoera dramatiko honen konplize eta  arduradun den botere politikoa salatzen dugu, legeak botere  finantzieroen eta bere aginduaren alde  egiten dituelako.

Lege hipotekarioaren  moldaketa sakon eta atzeraeraginezko batekin bakarrik konpon daiteke  egoera larri hau, bultzatzen ari garen  HELren plantamenduen bidez bezala; aipatutako erreforma hau, alokairu soziala bultzen duen  etxebizitzarako politika berrien eskutik joan behar du, hutsik dagoen  etxebizitza parkea aprobetxatuz, kaleratuak izan diren milaka familiei  abantaila lekua eskeiniz.
 
Bidasoako Stop Kaleratzeaketik berriro ere zera diogu:
 
ASKI DA. KALERATZEEN AURREAN EZ DUTE PARTXEEK BALIO. KALERATZE GUZTIEN GELDITKETA ORAIN!
 
BANKUEN JABETZA DIREN ETXEBIZITZA PUBLIKOKO PARKE BAT SORTZEA
 
ETA GURE ERABATEKO UKAPENA  "BANKU ZITALA"REN SORTZERARI
 BERAIEN ZORRAK BERAIEK ORDAIN DITZATELA

 

Etiquetas: