Ekainean ere jaitsi da langabezia gure eskualdean

Azken hiru hilabeteetan jaitsi da langabezia gure eskualdean baina ekaineko jaitsiera nahiko modu nabarian eman da. Irunen 174 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5244 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,2 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 424 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian, ekainean 75 langabe gutxiago izan arren, iazko ekainetik aurtengora 68 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 941 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,9koa da (% 18,2 Irungoa eta % 12,1  Hondarribikoa), % 14,3 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,5 da.

Langabeziak sektore guzti-guztietan egin du behera, batez ere, zerbitzuetan eta arrantzan.

Etiquetas: