Gure lurraldean enplegu asko suntsitzen ari da

Abuztuan, Gipuzkoan, Gizarte Segurantzak 1680 kotizazio gutxiago izan ditu uztailarekin alderatuta eta 8002 kotizazio gutxiago azken urtean. EAEn 7639 kotizazio gutxiago izan ditu Gizarte Segurantzak azken hilabetean eta 30691 gutxiago iazko abuztutik hona.

Uztailan 1950 kontratu sinatu ziren gure eskualdean,hauetatik 122 mugagabeak ziren bakarrik, beste guztiak, 1828, aldi baterekoak ziren.

Bitartean, abuztuan, 74 bidasotarrek ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetatik. Bost hilabete jarraian jaitsi da langabezia gure eskualdean. Abuztuan zehar 74 pertsonatan jaitsi da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 59 pertsona Irunen eta 15 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5116 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,7 hain zuzen. Iazko abuztukoko hilabetearekin konparatua 228 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian, iazko abuztutik aurtengora 21 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 883 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,4koa da (% 17,7 Irungoa eta % 11,3  Hondarribikoa), % 14,2 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,4 da.

Sektoreka,industrian handitu egin zen langabezia. Gainontzeko sektoreetan lanik eza  jaitsi egin zen.

Etiquetas: