Azaroan 44 langabe gutxiago Bidasoaldean

EAEn eta Gipuzkoan bezala gure eskualdean ere langabezia jaitsi da azaroan.

Irunen 22 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5292 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,4 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 16 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 22 behargin gutxiago zeuden langabezian azaro amaieran. Azken urtean 9 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 935 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 17koa da (% 18,4 Irungoa eta % 12 Hondarribikoa), % 14,5 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,6 da .

Sektoreka, arrantzan eta eraikuntzan igo da langabezia, besteetan aldiz jaitsi da.

Adinaren arabera, 25 urte baino gutxiago tartean igo egin zen langabezia, beste tartetan berriz jaitsi dira langabetuak.

Etiquetas: