Urtarrilak abenduan sortutako ametsa suntsitzen du

 

Urtarrileko datuek joan den hilabetean sortutako ametsa suntsitu eta errealitatera itzuli gaituzte. 2012ko abenduko zenbakiak ameskeri hutsa izan ziren.

Langabeziak gora egin du urtarrilean eta abenduan baino 179 langabe gehiago daude Irunen eta 32 Hondarribian. Gaur egun 5408 irundar eta 990 hondarribitar daude Lanbide zerrendetan.

Iazko urtarrileko zifrekin konparatuta, urte batean 401 lanpostu desagertu dira Irunen eta 85 Hondarribian.

Gipuzkoako hirien artean langabezi tasa gehien duena da Irun. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,6koa da (% 17,7 Irungoa eta % 12,3  Hondarribikoa), % 14,2 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,2 da .

Sektoreka, industria kaltetuena izan da % 6,7 igoerarekin. Atzetik nekazaritza eta arrantza % 4,2 igoerarekin eta zerbitzuak % 3,5 igoerarekin.

Adinaren arabera, tarte guztietan eman zen igoera. Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Etiquetas: