Apirilean Irunen 4 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan

Joan den hilean jaitsi egin zen langabezia Bidasoaldean. Irunen 4 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5563 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %19,3 hain zuzen. Iazko apirilekoko hilabetearekin konparatua 491 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian, apirilan 6 langabe gutxiago izan arren, iazko apiriletik aurtengora 89 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 1020 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.
Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 18koa da (% 19,3 Irungoa eta % 13,1  Hondarribikoa), % 14,8 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,9 da .

Sektoreka, nekazaritza eta arrantzan, industrian eta eraikuntzan jaitsi egin zen langabezia, gainontzeko sektoreetan igo egin zen.

Adinaren arabera, 45 urte baino gehiago tartean langabetuak igo ziten. Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Etiquetas: