Asteartean epaiketa politikoekin amaitu behar direla eskatzeko kontzentrazioa Hondarribiko Miramarren

Apirilak 10ean, bi lagun hondarribitar Espainiako entzutegi nazionalean deklaratzera deituak izan dira akusatu giza manifestazio batetan parte hartu eta jipoituak izateagatik.

Fiskaltzak bientzako kartzela zigorra eskatu du terrorismo goratzea eta autoritatea duten agenteei atentatua egiteagatik.

Gogoratu behar dugu, 2010eko irailaren 27an Askapenaren kontra egindako sarekadan, manifestazioa Hondarribiko Askapena taldeko atxilotu bati elkartasuna adierazteko egin zela. Pertsona hau gero aske gelditu zen inolako kargurik gabe beraz atxiloketa zentzugabe hura salatzeko manifestazioa izan zen.

Epaiketa politikoekin amaitu behar direla eskatzeko EHbilduk datorren asteartean, hilak 9, 19:30etan,kontzentrazioa antolatu dute Hondarribiko Miramarren.



Etiquetas: