EH BILDU-ren oharra areto futboleko errege koparen aurrean

logotipoOhar honen bidez, Irungo EH Bilduk bere jarrera azaldu nahi du bihar jokatuko den areto futboleko errege kopako finalaren aurrean.

Aste buru honetan Irunen jokatuko den txapelketaren  bultzatzailea, eta agian bertan presentzia ere izango duena, Espainiako errege etxea da. 

Erregea Estatuko buru den neurrian, errege etxe hau da egun indarrean dagoen sistema /ereduaren ikur nagusia eta gure herriaren, Euskal Herriaren, ukazio eta eskubide zapalketaren ikur nagusia. 

Egungo egorea sozioekonomiko larria ikusita, sistema /eredua bera inoiz baino gehiago zalantzan jartzen denean, Estatua bera kinka larrian dagoenean eta herri honen etorkizuna, ditugun eskubideen errespetuan eraiki behar dela inoiz baino argiagoa denean, ez dugu ulertzen errege etxe honek bultzaturiko taxpelketa honen finala Irunen jokatzea ez eta bertara errege etxe horretako ordezkaritza bertan hartzea ere.

Ez dugu ulertzen udal gobernu honek ze arrazoi / interes dituen abagune honetan Errege etxe honi  halako omenaldirik egiteko. Ez dugu ulertzen nolatan herritarrak elkartzeko helburua duten ekimenak sustatu beharrean, gizartea zatitu, sektore batzuk mindu eta giroa gaiztotzea ondorio izango duen ekimen  hau bultzatzen dute.

Irungo EH BILDUK  ezagutzera eman nahi du ez duela inongo egitarauen parte hartuko, ez taldeei egingo zaien harreran ezta finalean ere. Gainera, herritar guztiak deitzen ditugu errege etxearen aurka Irunen astebukaera honetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

Etiquetas: