Chavez-i Omenaldiaren kronika

argazkiaAskapena.- Martxoak 9 larunbata, 120 lagun bildu gera Irungo Urdanibia plazan (Mosku) Hugo Chavez komandantea omentzeko. Askapena erakunde internazionalistak deitutako ekimen honekin bat egin duten talde eta eragileak honako hauek izan dira: Irun eta Hondarribiako Sortu alderdia, EPK, Ezker Anitza, Irungo Eusko Alkartasuna,Gazte Komunistak, Irungo Ernai gazte antolakundea eta Republicanos Irunenes.

Ekitaldia, arratseko 19.00etan txapalarta doinuekin abiatu da, ondoren ohorezko agurra eta ekitaldiari amaiera emateko Irungo Askapenako kide batek hitza hartu du.

Bolibartar Iraultza boterera iritsi zenetik Venezuelaren osasungintza, hezkuntza, etxebizitza zein demokrazia eredua nabarmen hobetu da, baita pobrezi tasen jeitsierak ere presidente ohiarekiko miresmena areagotu du. Honen lekuko dira behin eta berriro gehiengo absolutuz irabazi dituen hauteskundeak.

Herriak sortzen dituen aberastasunak herrian eragiteko politika indartu zuen Chavez-ek. Horrek ekarri zuen estatu kolpe latza izatea Venezuelak 2002an. Patronalak egindako estatu kolpeak, oligarkiaren babesa edukitzeaz gain, mass media pribatu askoren laguntza jasan zuena, baita garaiko PPren gobernuaren babesa ere.

Gaur da eguna esateko Chavez zanpatuekin egon dela. Jatorrizko herriekin zein kapitalismoaren eragin latzenak jasan dituzten herri sektore pobretuen alde egin duen presidentea izan dela. Estatu Batuen politika inperialari zein espainiar estatuaren transnazional haundienei Venezuelan izan duten hegemonia gutxitzeari ekin dion presidentea izan dela. Behekoekin eta behekoentzako lehendakaria izan da Chavez. Beraz gaur da eguna, bestelako eredu sozial bat eraiki nahi dugunok Chavezek egindako lana goraipatu behar duguna. Hugo Chavez hil da, Iraultza Bolibartarra bizirik dirau.

 

Gora Iraultza Bolibartarra!

Etiquetas: