Irungo PP-ren egoitzean konzentrazioa atzo

foto

Bidasoa Kaleratzeei STOP.- Hurrengo egunetan Espainiako Parlamentuan HELren bozketa izango da. Herri partehartze zuzenaren bidez aurkeztutako textua da Herri Ekimen Legegilearen bidez aurkeztutakoa eta milaka pertsonek dute bertan esperantza jarria, hauetako batzuk desjabetzera kondenatuak daudelarik eta beste batzuk etorkizun berdina espero dutelarik.

Zuek zuen bozka jadanik erabakia duzue, EZ bozkatuko duzue, eta ordezkatzen ez duzuen herritarren izenean egingo duzue, hauen iritzia gutxiesten, milaka familien egoerari kasurik egin gabe, zuen indarrak beraiengan zuzendu beharrean, eta guzti hau oso ondo ordainduak zaudeten bitartean.

Zuek ordezkatzen gaituzue baina gaizki ordezkatu ere, zer nahi dugun galdetzen ez bait diguzue. Nola pentsatzen duzue gu ordezkatzea entzuten ez badiguzue, gure iritzia zein den galdetzera ere ez bazarete duintzen? Eta galdetzen ez diguzuenez, eta gure bileretara hurbildu nahi ez duzuenez gure aurpegiak eta kaltetuen begiak ezagutzeko, eta errealitatetik at dagoen zuen burbuilan bizitzea nahiago duzuenez, eta zenbakiez, portzentaiez, balantzeez hitzegiten bakarrik entzuten dugunez, eta milaka kasu horien atzekaldean gordetzen den drama ezagutu nahi ez duzuenez, zer gertatzen ari den eta zer nahi dugun ezagutzera ematera etortzera behartuta ikusten gara.

Eta familien sufrimendua zuei hurbiltzera gatoz, eta hau gelditzeko eskatzera, eta HELaren alde bozkatzeko gutxieneko bat bezala, herriaren ordezkari izatera behin bada ere, zuek herritar guztiongatik eta guztiontzako zaudetela ahazten duzuelako, bozkatu zintuztetenak eta ez, guztiek mantentzen zaituztetelako, herritarrek demokrazian parte hartu nahi dugulako, demokrazia zuentzat "bozka iezadazu gaur eta ixil zaitez 4 urtez" delako,  "zer nahi duzu eta ni lortzen saiatuko naiz" izan behar zuenean.

HELaren alde bozkatzen ez baduzue norren izenean bozkatzen duzuen EZ esaiguzue behintzat, gure izenean bozkatzen ez baduzuelako, ez duzuelako zuen Kongrasuko eserlakuak betetzen jarraitu behar. Herritarrak eta demokrazia traizionatu izango dituzue, benetazko antisistemak bilakatu izango zaretelako orduan, sistema, herritarren partaidetzan datzalako, bozka kutxaren haratago, eta kontrakoa antisistema bat da.

 fotofoto

Etiquetas: