HMEI-aren desagertaratzearen inguruan PP-k duen borondate faltagatik, milaka gipuzkoarrek 300 eta 400 euro gehiago ordaintzen dituzte beraien maileguetan.

fotoJakinarazpen hau PAH Bizkaia Kaleratzerik Ez eta Arabako eta Gipuzkoako Stop Kaleratzeaken plataforma guztiek izenpetzen dute.-  Iragan 2012-ko apirilaren 28an, banku zerbitzuen bezeroen gardentasuna eta babesa bermatzen duen 2899/2011 Ministerio-Agindua indarrean jarri zen.

Bertan, HMEI-a ez da interes mota ofizial bat bezala jasotzen, horrek gaur egun indize hau zaharkitua eta beilan dagoena dela adierazten du.

Aipaturiko Ministerio-Aginduak, 2012ko Apirilak 28tik urte bat pasatzerakoan Kutxetako HMEI-ak desagertuko zirela ikuskatzen zuen, 2013ko Apirilak 28an hauen behin behineko desagerpena gertatu izan behar zuelarik.

Hau dela eta bi egoeren aurrean aurkitzen gara, ordezko indizea beraien klausuletan begiesten dituzten maileguak eta indize berria begiesten ez dituztenak. Bigarrengo hauek alternatiba bat behar dute, eta alternatiba hau Ekonomiako Ministerioak ezarri behar du.

Hau dela eta, Ministerio Aginduak, HMEI-aren erabateko desagerpenerako, behin behineko erregimen hau Ekonomia Ministeriotik ezarria izan behar dela dio. Behin behineko Erregimen honek ordezko indizea begiesten ez dituzten kasuetan ordaindu beharko den indizea berria ezarriko luke.

Baina hau ez da Kutxako bezeroen egoera. Kutxak emandako maileguek HMEI-aren desagerpenaren ostean, kasu ohikoenetan Euriborra + 1 ezarria baitute ordezkapen indize bezala. Indize aldaketak, mailegu bakoitzeko eta hileko, 300 edo 400 euroko aurrezpena izango litzateke familia bakoitzarentzat.

Dena den, Kutxak ez dio ordezkatze horri ekingo, HMEI-aren ordezkorik aurreikusten ez duten hipotekak ze interes ordaindu behar duten agertzen den disposizioa idazten den arte behartua ez dagoela ulertzen duelako, eta ordezko indizea daukatenetan ordezkatzeari ez ekiteko aitzaki bezala erabiltzen du.

Modu honetan, Gobernuak bere etxeko-lanak egin ez ditueneko eszenatoki batekin aurkitzen gara eta Kutxa honetaz baliatzen da bere Kutxen HMEI-a ez ordezkatzeko eta zaharkitua dagoen indize bat erabiltzen jarraitzeko, ez ordainketetan, desjabetzetan eta kaleratzeetan ikus daitezkeen familia askoren ekonomia arriskuan jartzen duelarik etxebizitza maileguak asko garestitzen baititu indize honek.

Horrexegatik da, berriro ere Kutxari berehala Kutxen HMEI-a itundutako Euriborra + puntu batengatik ordekatzeari ekiteko exijitzen diogula eta ez dadila beste gainontzeko entitateentzako indizea finkatu ez delako ezkutuaz babestu, beraiena ez jaisteko aitzakia bezala erabiliz.

Era berean, eta arazo hau PP-ren akzio ezarengatik datorrela jakinik, indizea finkatzeko ausardiarik ez duelako, oraindik herritarren interesa entitate finantzarioenaren aurretik dagoela argi ez daukalako, kalteturiko familiei elkarretaratze batetara dei egiten diegu eta berdin haiekiko elkartasuna adierazi nahi dutenei ere, bihar larunbata goizeko 12:00tan, PP-k Donostian duen egoitzaren aurrean, Illunbe kaleko 9 zenbakian, modu baketsu eta heziera on batean berehala Behin behineko Erregimen hori argitaratzea exijitzera joango gara eta honek ez diezaiola Kutxari zurigarri bezala balio Kutxen HMEI-a erabiltzen jarraitzeko, momentu hauetan %3,80an dagoena, Euriborrak aldiz, historikoki izan duen baliorik baxuena duenean, %0,5arena.

Etiquetas: