IRPH Gipuzkoako Batzar Nagusien

pegatina

IRPHak Kaltetutakoen Elkartea Gipuzkoa. 2009. urtean Europak espainiar estatuari IRPH hipoteka indizeen desagerpena eskatu zion. Indize hauek Europa mailan Espainiako estatuan izan dute lekua bakarrik, eta indize ez gardenak, usurazkoak, eta manipulagarriak dira.

2011ko urrian, ZPren gobernuak ministeritza agindu bat kaleratu zuen indize hauen desagerpenerako, agindu hau 2012ko apirilean sartzen zen indarrean, eta urtebeteko epea ematen zuen indize hauen guztizko desagertzerakoo, hortarako epe honetan trantsiziozko erregimena kaleratzea behar zuen. Erregimen honek hipotekan IRPHaren ordezkorik aurrekisten ez zutenentzako indizea zein izango zen ezarriko zuen, hala ere, Kutxabankeko kaltetuok Euribor+1 dugu ordezko bezela gure hipotekan.

2013ko apirilean, PPren gobernuak, urtebeteko epe hau beste 6 hilabetez luzatzen zuen, bere gogo eza erakutsiz familien sufrimendu honi konponbidea ezartzeko, eta bide batez urrian zerikusirik ez duen “ekintzaileen lege” barruan sartzen du erregimena modu ilun batez, portaera lotsagabe eta axolagabea azalduz.

Urte hauetan, krisialdi ekonomiko latz honen ondorioez gain, milaka familia eta kaltetuok, hilabetero batestezteko 300-400 € gehiago ordaintzen ari gara minimo historikoan dagoen euriborra indizearekin konparatuz (0,5 hain zuzen), IRPH indizea 3,91 arte igo den bitartean.

Epe honen buruan, aurreko eta gaurko estatu gobernuak eskeiniriko ikuskizun tamalgarriaren lekuko izan gara, bankuen aldeko lege eta jarrera erakutsiaz, bide batez binztalengoari eta banketxeen usurazko praktiken kaltetuei bizkarra emanez.

Modu berean, politikari gehiengoaren koherentzia eza eta joku bikoitzaren lekuko izan gara, PSE eta EAJren aldetik hain zuzen ere, izan ere udaletxetan eta Gasteizko legebiltzarrean IRPH desagertzearen aldeko babesa jaso dugun bitartean, Kutxa eta Kutxabankeko administrazio kontseiluen kontrako jarrera izan dute, modu hontaz sinesgarritasuna eta binztalengoaren errespetua galduz. Bestalde koherentziarekin jokatu duten beste politikari batzuk egon dira, alde batetik PP dugu, beraien gobernuak bultzatu dituen lege eta neurri kriminalei babesa emanez. Kontrako aldean EH Bildu, IRPH indize hauek desagertzearen aldeko jarrera erakutsiz bai erakunde publikotan baita Kutxako kontseiluan ere, eta beraz gure esker onena azaldu nahi diegu.

Gaur, Europak estatuari IPRH indizeen desagerpena eskatu eta 4 urte ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Kutxabanki IRPH indizeak kontratuak aurreikusten duen Euribor+1 indizeagatik ordezkatzeko eskaeraren aldeko bozketa egingo da. Milaka familietan hilabetero horrenbeste sufrimendu eragiten duen usurazko indizea desagertzearen aldeko bozketa, familia horietako askok kaleratzearen mugara bultzatzen dituen indizea desagertzearen aldeko bozketa. Arrazoi guzti hauek medio, Batzar Nagusietako alderdi politikoei deia luzatu nahi diegu, ordezkatzen duten binztalengoari beraien sentsibilitatea agertu diezaioten proposamen honi beraien aldeko bozka emanez, eta bide batez koherentzia jarrera erakutsi dezaten, Kutxa eta Kutxabankeko kontseiluetan jarrera berdina azalduz. Gaur aukera ezin hobea dute binztalengoaren interesen babesarako lan egiten dutela erakusteko, eta banketxeen usurazko praktika hauen kaltetuak babesten dituztela azaltzeko, eta bide batez galdutako sinesgarritasun berreskuratzeko.

Etiquetas: