Enpleguaren XII. astea: pertsonen eta enpresen arteko topalekua

foto

Joan den asteartetik, azaroaren 12an epea ireki da Bidasoa bizirik biltzen ari den enplegu eskaintzak kontsultatzeko eta inskribatzeko. 

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, El Espazioren bidez, datorren astetik Enpleguaren astearen edizio berri bat eskainiko du, alegia  Irungo eta Hondarribiko pertsonak enpresetara eta beren lan eskaintzetara hurbiltzeko aukera emango dute.

Egungo egoera ekonomiko adela eta beharrezkoa da ahaleginak areagotzea langabezian dauden eskualdeko pertsonek –edo beren lan egoera hobetu nahi dutenek- lan merkaturako sarbide aizan dezaten. Horregatik, El Espazion lan egiten ari da toki bakar batean biltzeko enplegua eskatzen duten pertsonak eta enpresak.

Ohikoa den bezala, eskaintzak  www.elespazio.com web orrian argitaratuko dira azaroaren 12tik aurrera, goizeko 10:00etan, ostegunera 14 arte (osteguna), 19:00ak arte. Epe horretan, Irunen eta Hondarribian erroldatutako pertsonek izena eman ahalko dute, gehienez ere, hiru enplegu eskaintzatan. 

Enplegu-eskaintzetan izena emateko urratsak

Interesatzen zaizkigun eskaintza horiek hautatu ondoren, haietako bakoitzari gure curriculuma erantsi behar diogu formatu digitalean. Webean eskaera egin ondoren, Bidasoa bizirikeko teknikari arduradunek bidali ditugun datuak eta aukeratu ditugun eskaintzak kontrastatuko dituzte. 

Aurrehautaketa bat egingo dute El Espazioko teknikariek, pertsonaren profila eskaintzara doitzeko.

Azaroaren 20an, Lanbidek eta Euresek emango duten “Lana Europan” tailerra El Espazion egingo da. Tailer horretan, europar lan-eskaintzak dabiltzan kanalak zeintzuk diren jakin ahalko dira eta era praktikoan ikasiko da EUROPAS Eures Kanala erabiltzen. “Zure lehenengo EURES lana” laguntzei buruzko informazioa emango da.

Ficobako erakustazoan, azaroaren 21an, enpresetako arduradunak eta enplegu-eskatzaileak bilduko dira, elkarrizketa pertsonalak egiteko. Lanbideko, Pole d´emploi-ko, eskualdeko ABLetako ordezkariak eta giza baliabidetako entitate kudeatzaileak ere izango dira. 

“Europan lan egiteko kualifikazio profesionalen aitorpen ofizialari buruzko mugaz gaindiko jardunaldia” egingo da. Eric Naric Sarearen bidez (Espainia eta Frantzia), Europako beste herrialdeetan lan egiteko  “aitorpen prozesua” beharra eskatzen duten lanbideetan egin beharreko prozesuei buruzko informazio ofiziala eskainiko da; Unibertsitate Tituluak eta Lanbide Heziketakoak.

Elkarrizketak egiteko, kontuan hartuko da pertsona enplegu-eskaintzaren ezaugarrietara nola egokitzen den; horregatik oso garrantzitsua da errealista eta koherentea izatea, eta bakarrik aukeratzea gure profilarekin doitzen diren postuak.

Enpresek erabili ahal duten hitzordu-egutegia mugatua da; beraz, betekizunekin egokien doitzen diren pertsonei emango zaie elkarrizketetarako hitzordua. Gainerako eskabideak enpresetara helaraziko dira.

Garrantzitsua da jakitea El Espazioren bulegoak (Anaka kalea, 27) ordenagailuak eta laguntzaileak jarriko dituela behar hala behar duenari laguntzeko, handik bertatik Web orrira sartu ahal izateko; horrela, eskaintzak begiratu eta haietan izena emateko aukera emango zaie bere kontura egin ezin duten pertsonei.  

 53 enpresak 123 lanpostu eskaintzen dituzte

Enpleguaren XII. Astean, beren plantilak osatu edo zabaldu nahi dituzten Bidasoa Eskualdeko 53 enpresak parte hartuko dute. Guztira, 90 eskaintza egin dituzte, eta 123 lan-postutan gauzatuko dira, Irunen eta Hondarribian erroldatutako pertsonentzat.

 

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken  bidez,  kontratazio-beharra duten enpresen prestutasuna nabarmendu dute; beren konfiantza eskualdeko ekonomia garatzeko agentzian jartzen baitute nahi dituzten perfiletara ondoen doitzen diren pertsonak bilatzeko tenorean.

Etiquetas: