[Bideoa] Joseba Irazoki Moskuko jaietan

Gorka Bereziartua. argia.com.- Irungo Moskuko jaiek programazio musikal berezia izaten dute eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Matxura, Capsula, Mushroom Caffeine, Las Culebras, Joseba Irazoki, Ziribulio Sound System, Ainara Legardon, Estornudo Nuklear… kartel paregabea.

Baina zertarako balio du horrek entzuleek ez badute erantzuten? Horretan ere diferentea da Mosku. Galdetu bestela Irazokiri: joan den larunbatean eman zuen kontzertuan publikoak hesi guztiak gainditu zituen (barka hitz joko txarra).

Etiquetas: