Ventas: Atzo eta gaur

foto

Landetxa Auzo Elkartea.- Landetxako aste kulturalaren barruan, urriak 5ean 1964ko lehen Bizilagunen Batzordeari egin zitzaion omenaldia: Pepe San José (lehendakaria), Pedro Davoz, Joxe Erquicia,  Mariano Fernández, Gregorio Gómez, Pedro Lekuona, Juan Luis Machío,  eta Miguel Oyarzun. Guztiak, gure auzoan izan diren eskaera, auzolan, mobilizazio, ekintza etabar askoren aitzindariak.  

Igandean, urriak 13an, auzotik ibilbide historiko bat burutu genuen Miguel González (60. hamarkadan Bizilagunen Batzordeko kide eta auzo elkarteko presidente urte askotan), Miguel Ángel Sánchez (90. Hamarkadan auzo elkarteko presidente) eta Migueltxo Martiarenarekin  (70.hamarkadan auzo elkarteko kide). Ibilbide honetan lehenengo bizilagun batzorde haietatik egundaino egindako eskariak eta mobilizazioak gogoratu genituen: bilerak eta ekintzak egiteko lokalak, kuartel zaharrak eta kirol guneak, ikastetxeak, auzorako sarrerak, farolak, semaforoak, zabortegiak, erraustegia, e.a. Auzolanean egindako hainbat lorpen ere gogoratu genituen: auzoko lehen bainu publiko komunitarioak (60 hamarkadan); izan ere auzoko etxe gehienetan ez baitzegoen dutxarik; lehen lokalen egokitzapena (Foru Aldundiak utzitako “Mikeleteen etxea”) bertan biltzen baitzen lehen Bizilagunen Batzordea.

foto

1974ean, auzoko “Errepublikako eskolaren atzeakaldean”  burutu zen eskualdeko lehen euskerazko kantaldia Oargi Elatzeta Elkarteak eta auzo elkarteak antolatuta eta bizilagun askoren babesarekin egindakoa. Bertan abeslari hauek egon ziren:  Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Pantxo eta Peio,… Auzo honetan betidanik izan dugu euskal kulturarekiko sentsibilizazio handia.  

Ibilbidean aipatu genituen baita ere, gure auzoak jasan izan dituen eraldaketa urbanistikoak; batez ere landa auzo bat izatetik bizitegi-auzoa izatera pasa baita eta bestalde industriagunez inguraturik dago, bai eta errepide eta autopista eta etxebizitza andanaz ere.

Oso garrantzitsua da nondik gatozen gogoratzea, aurrera begira, egin nahi dugun ibilbidean asmatzeko. Zentzu honetan, gure auzoa gaur egun bada, neurri handi batean, bere denbora auzoaren onurarako eskaini duten pertsona askori esker dela esan genezake, eta bereziki, auzoko gizon eta emakumeek izandako partehartzearengatik. Arrazoi honengatik, Landetxa-Katea auzo bizia izan da eta egun izaten jarraitzen du, nortasun propioarekin, guztion bizi baldintzetarako bidezkoa dena defendatzen duena, kultur, aisi eta sozial ekintzak antolatzen dituena, e.a. eta beti, auzoko partehartzearekin lortzne dituena.

 

diploma

Etiquetas: