Hipotekak kaltetutako Plataformek eta Euskadiko Kaleratzeak STOP KOLEKTIBOEK, Eusko Jaurlaritzari, premiazko neurri legegileak hartu ditzan eskatzen diogu

fotoKaleratzeei eta etxebizitza hutsen desjabetzeei buruzko Andaluziako Batzordearen dekretua oinarritzat hartuz.

STOP Desahucios.- Beste behin ere PP-k kaleratzeen arazoari tapakia jarriz, benetan arazoa konpontzeko aukerari muzin egin dio. Gaur bakarka onarturiko testuak hutsaldu egiten du hipotekak kalteturikoen plataformek aurkezturiko eta 1'4 milioi pertsonek bermaturiko zein herritarren %90ak babesturiko Herri Ekimen Legegilea. HEL horretan proposaturiko neurrietako bat beren burua hipoteka-exekuzio batek kalteturik ikusi duten eta orain kalean bizitzeko arriskuan dauden pertsonentzako alokairu soziala da, finantza-erakundeen milaka etxe hutsik dauden bitartean, eraikitakoan zuten funtzio soziala bete gabe.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak kaleratzeen aurkako protokolo baten berri eman digu Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin eta Eudelekin elkarlanean, aurretik iragarritako eta kaleratzeen drama arintzeko erabilgaitzak izan diren beste zenbait neurriren antzekoa.

Hasteko, epaile batek "bazterketa soziala izateko arriskua" epaile batek ezartzea benetan zaila ikusten dugu, prozedura gehienetan kaltetuak entzuteko aukerik ez duenean.

Bigarrenik, neurri berri honek, ez du sortarazten finantza erakundeetan kompromezurik, beraz, kaltetuei zuzentzen zaien bitartekaritza zerbitzuak, ezin izango du ezer egin orain arte gertatu den bezala.

Hirugarrenik, ez dituzte kontuan izan Kaleratzeak Stop kolektiboetan parte hartu edo laguntza ematen duten milaka kaltetuen iritziak.

Azkenik, kaltetuentzat etxebizitzak egongo direla hitz ematen da. Nondik aterako dira etxe hauek? Alokairura zuzendutako etxebizitza publikoen baliabideak oso mugatuak dira eta ez dira izango etxetik kaleratuak izan diren familientzako bakarrik. Argi dagoena da, badirudiela, Eusko Jaurlaritzak ez duela dauden etxebizitza hutsekin "parke publiko" hori haundituko, hauetariko asko banketxe edo beraientzat lan egiten duten higiezin enpresen esku daude, beraz, behar duen edozeinentzat etxebizitzak egotea zalantzan jartzen degu. 

Berriro ere eraginkorrak izango ez diren neurri hutsal batzuen aurrean gaude. Andaluziako batzordeak egin duen bezala, Euskal Parlamentuan ordezkapena duten partidu politikoei dei egiten diegu, etxerik gabeko jendea eta jenderik gabeko etxeen paradoxarekin amaitzeko premiazko lege bat adostu dezaten. Eta etxebizitza huts hauen desjabetzea araupetu dezan, EAE-n 81.000 etxebizitza inguru, eta bereziki entitate finantzarioen eskutan daudenak. 

Lege honek honako neurriak jaso ditzala eskatzen dugu:

  •  Ahal bezain laster, etxebizitza hutsen zentsu bat aurkeztea, jabetze zeinena den azaltzen duena: entitate finantzarioak eta beraien higiezin enpresak, erakunde eta administrazio publikoak, enpresa talde handiak eta partikularrak eta baita beraien kokapen eta kontserbazio egoera. 
  •  Eusko Jaurlaritzak hutsik dauden etxebizitzak desjabetu beharko lituzke etxetik kaleratuak izan diren familien esku alokairu sozial baten truke uzteko. Kaltetuek etxebizitza horietan bizitzen dirauten bitartean, zorra eta atzerapen interesak geldiaraziko dira. Entitate finantzarioak ezingo duelarik inondik inora abalista direnen ondasunen gainean prozedura edo mailegu betearazpenik abiarazi.
  • Familia hauei beraien irabazien, familia unitatearen kopuruaren eta famili egoeraren arabera emango zaielarik lehentasuna.
  • Alokairu soziala famili unitatearen arabera zehaztuko da, berrikusteko aukerarekin eta inolaz ere ez du diru-sarreren %30a birpasatuko.

Bukatzeko, udalak, ahal duten neurrian, etxebizitza hutsen kopurua murrizten eta horiek alokairu sozialera zuzentzen lagun dezatela premiatzen ditugu. 

Etiquetas: