ZNN 2013 Komunikabideak eta Herriaren eraikuntza

ArgazkiaZintzilik Irratia.- ZNN Agustin Sarasola komunikazio jardunaldien azken ekitaldia igande goizean Mikelazulo elkartean eginiko gosari-solasaldi interesgarria izan zen. Bertan Nafarroako Ateak Ireki, Irungo Angula berria eta Oreretako Hitza, Herribizia, Zintzilik eta Mikelazulo elkarteak hartu genuen parte.

Solasaldia hasteko Ateak ireki eta Angulaberria proiektuak ezagutu genituen, eta ondorengo eztabaidan komunikazioarekin zerikusia duten gai asko agertu ziren: Teknologia berrien aplikazioa, elkarlana eta koordinaketaren beharra, hainbat gai plazaratzeko eta agendan ipintzeko zailtasunak, betiko hedabideekiko morrontza eta horri aurre egiteko estrategiak, emakumeen presentzia herri komunikabideetan, etab…

Entzun: 

 
 
 
 

Etiquetas: