Bilduk argi erakusten du zerbitzuak publifikatzearen alde ari dela

Logo Irungo BilduIrungo Bildu.- Aurreko astean gure taldeak egindako adierazpenak Irungo alderdi popularra mindu du. Badirudi 2012ko otsailean kiroldegien kudeaketa esleitzeko momentuan udal gobernuari babesa zeinek eman zion ahaztu egin dutela. Arrazoi honegatik eta bestelako jarrerengatik ezin dugu sinetsi talde horren bozeramaileak adierazitakoa, kiroldegiak zuzenean kudeatu beharko liratekeela.

Adierazpen horietan, BILDU-k egiten duen kudeaketa kritikatu zuen, eta kritika jaso egiten dugu, baina ekintzekin erantzun.

Gaur bertan Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko zahar egoitzen kudeaketa bere gain hartzeko duen asmoa jakitera eman du. Gobernua hartu zutenetik lanean aritu dira, baina politika neoliberalak sortutako krisian eta aurreko agintariek bultzatutako politikek kokatu gaituzten egoera honetan zailagoa da halako pausuak ematea, baina asmoak egi bihurtuko dira. Albiste honekin, alderdi popularra pozik egotea espero dugu, urte luzeetan, 2003 urtetik hau eskatzen aritu direlako eta BILDU-k iritsi behar izan du hau gertatzeko.

Honek argi eta garbi adierazten du BILDU-k zerbitzu publikoak bereganatzeaz hitz egiten duenean, ez dela gezurretan ari. Zerbitzu publikoak inbertsio bezala ulertu behar dira, hau da, herritarrek ordaintzen dituzten zerga eta tasak zerbitzuak eskaintzen itzultzea, hauek beti ere kalitatezkoak eta duinak izanez eta horretarako administrazio publikotik kudeatu behar dira.

 

Etiquetas: