“Herritarron epaia” ekimenaren kronika

Joan den ostiralean Irungo herri bilguneak Zabaltza plazan “Herritarron epaia” ekimena burutu zuen, 197/2006 doktrinari amaiera eskatzeko ekimen ibiltaria.

Hileroko azken ostiraleko kontzentrazioa eta gero, bertsolari batek 197/2006 doktrinari buruzko bertso batekin eman zion hasiera ekitaldiari. Jarraian, Gabriel Zabalaren senide batek bere argazkia liburuan itsatsi zuen. Gabriel Zabala preso irundarrari 197/2006 doktrina aplikatu diote.

Gero, Irungo preso ohien izenean Iñaki Etxerberriak bizi osorako zigorraren aurkako prentsa aurreko baten argazkia jarri zuen.

Ondoren preso politikoen senideek ere parte hartu zuten, Irunera hitza irakur zitekeen mosaiko baten argazkiarekin.

Segidan, Bilduko zinegotzi batek udalean 197/2006 doktrina salatzen duen onarutako mozioa ipini zuen liburuan.

Ernaiko gazteak ere presente egon ziren beraien egindako mural baten argazkiarekin.

Eta bukatzeko zenbait irundarrek ere partu hartu nahi zuten argazkiekin, animoak ematen esaldiekin....

Etiquetas: