AHTren aurkako txirrindula martxa desobeditzailearen 6.eguna: asteartea, uztailak 30

fotoMugitu!.- Atzo, asteartean, uztailaren 30an,  AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailearen seigarren egunean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean esnatu gara. Añorgako Errekalde auzora abiatu gara  eta bertatik Hernanira. Hantxe, AHTren  lanak inguruan egiten ari diren  triskantza ikusi dugu. Ehundaka urteko sagarondoen hektareak,  baserrri lur eremu itzelak eta bertako baso mistoaren esparru zabalak desagertu dira hondeamakinen eraginez, basamortuari bidea emanez. Ah, ze nolako txikizioa, AHTk eta hau elikatzeko eraikitzen ari diren  sub estazio elektrikoak eraginak Nork ordainduko du egiten ari diren  kalte itzulgaitza?

Iparagirre sagardotegiko alabak bera ta bere senideak pairatzen ari diren infernuaz hitz egin digu. Txorien kantak ez dituzte jadanik entzuten.  Orain, pareko mendia zulaten ari den taladroaren hots jasangaitzak esnatzen ditu.  Sagarondoak desagertu dira malla metalikoak jartzeko, eta bere familiarena den hamaseigarren mendearen baserriaren ondoan,( duina eta ederra izaten jarraitzen duena), AHTren zubibidearen oinaren hasiera ikus daiteke. Benetan itsusia, duela gutxi arte ederra zen ingurua!  Familiako osasun iturria zen baratza ere kendu diete. Ingurua eta urteetako bizimodua xehetuak garapenaren izenean.

Urumea ibaiarako aurrikusita dagoen txikizioa ere asaldu digute bidean. Baina dena ez da txarra izan txangoan: Astigarragako Zipotza elkartean izugarrizko ongi etorri beroa eta unkigarria eman digute. Eta horretaz gain sagardoa, gazta, zainzuriak, atuna...uuuummmm! ah ze goxua dena! Esker mila benetan! Oreretako Zamalbide auzoan eliz azpiko elkartearen freskotasunaz goxatu dugo bazkaldu bitartean...Baina gauza onak laburrak dira eta berehala altxatu gara maihaitik Apaiziartzako baratzak ezagutzeko. Plataforma logistikoa eraiki nahi duten eremuan baserri lurra lantzen ari diren lagunek beraien baratza ederrak erakutsi dizkigute. Errekalde auzoan aza landaketa kolektiboa egin dute txirrindulariek. Gaintxurizketa baserri lurra! ohiukatuz Iruna abiatu gara. Moskun kronika honen azpian euskaraz eta erdaraz dagoen agiria irakurri dugu herri jokuetan parte hartu baino lehen. Ah ze parre! Eta orain txirrindulariek afari ezin goxiagoaz goxatzen ari dira Landetxako Elatxeta auzoan. Ondoren,  "Txoria galduta egoenean" pelikula ikusiko eta Josu Gil nekazari gaztearen hitzaldi musikatua  entzungo dute.   Zinez eskertu nahi diogu martxa honetan zehar guretzako sukaldatzen eta harrera beroa ematen egoten ari den jende guztiari. Mila esker, benetan!

HERRIAK BIZIRIK AHTRIK EZ! 

AHTRIK EZ, EZHEMEN EZ INON!

 Argazki gehiago

fotofotofotofotofotofoto

 

Berri erlazionatuak: Lurraren alde mugitu eta eragin

Etiquetas: