Martxoan 440 langabe berri gehiago Gipuzkoan, horietatik 153 Bidasoaldean

Hiru hilabete jarraian gora egin du langabeziak gure eskualdean. Otsailean baino 153 behargin gehiago zeuden lanik gabe martxo amaieran Bidasoaldean, zehazki: 132 pertsona Irunen eta 21 Hondarribian.

Irunen, gaur egun, 5399 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,4 hain zuzen. Iazko martxoko hilabetearekin konparatua 168 langabe gutxiago daude orain.

Hondarribian, martxoan 21 langabe gehiago egon dira, iazko martxotik aurtengora 3 pertsona gutxiago daude langabezian. Gaur egun 1023 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 17,1koa da (% 18,4 Irungoa eta % 12,6 Hondarribikoa), % 14,4 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,5 da.

Ekonomi jarduaren arabera, sektore guztietan langabezia igo egin zen.

Adinaren arabera, tarte guztietan eman zen igoera.  Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Etiquetas: