Aste santuko miraritxoa

Langabeziak hiru hilabete jarraian gora egin ostean, aste santuko oporrei esker, apirilan 65 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 35 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5364 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,2 hain zuzen. Iazko apirileko hilabetearekin konparatua 199 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 30 behargin gutxiago zeuden langabezian apirila amaieran. Azken urtean 27 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 993 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,9koa da (% 18,2 Irungoa eta % 12,2 Hondarribikoa), % 14,2 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,5 da .

Sektoreka,bakarrik zerbitzuetan jaitsi egin zen langabezia.

Hego Euskal Herrian, Gizarte Segurantzan iazko apirilaren aldean, jaitsi egin da afiliazio kopurua: urtebetean 1.964 behargin gutxiago zeuden Gizarte Segurantzan.

Etiquetas: