Ikasle Abertzaleaken eskola ibiltariak hilaren 13an gaua igaroko du Hendaian

Ikasle Abertzaleak.- Ikasle Abertzaleakek abuztuaren 13, 14 eta I5erako antolatutako ekimen irekia da Eskola Ibiltaria. Gaur egungo hezkuntza ereduarekin apurtu eta kalea hartuz 'Mugarik Gabeko Eskola' eraikiko dugu hiru egunez, muga bakarrak guk geuk, hezkuntzaren protagonista garen ikasleok, jartzen ditugunak izanda. Hezkuntza herriak egin behar baitu herriaren mesedetan; ez zapaltzaileekzapaltzaileen mesedetan LOMCE, Heziberri eta EU2015 bezalako lege eta erreformekin zapalkuntzak areagotuz.

Euskal Eskola Nazionala irudikatzeko ekimen praktiko honi jaia geituko diogu, Ziburutik Donostiara formakuntza eta jaia tartekatuz. Bidean bi gauak Hendaian eta Lezon igaroko ditugu, bertan egitarauaren zati handia aurrera eramanez. Bide batez. Eskola Ibiltarian Euskal Herriko iparraldearen eta hegoaldearen muga apurtuko
dugu ere ikasleok, frantziar eta espainiar estatuek hein handi batean haien hezkuntza arrotz inposatuaren bidez eraikitakoa.

Ez da hau Ikasle Abertzaleakek Eskola Ibiltaria antolatzen duen lehen aldia; izan ere, 12. edizioa izango da. Hala ere, 2010. urteko udan burutu zuen antolakundeak ekimen hau azken aldiz Lezotik Oiartzunera.

Oraingoan, antolakuntza kontuak errazteko izena ematea eskatzen dugu www.ikasleabertzaleak.org/eskolaibiltaria web orrian. Horrek 20 euro balioko ditu, Ziburun ordainduko direnak. Bestalde, beharren arabera autobusakantolatuko dira. Zabaldutako web orrian ekimenaren inguruko informazioa zabalduko da. Era
berean eskolaibiltaria@ikasleabertzaleak.org korreoa jarri da martxan, edozein zalantza galdetzeko.

Egitaraua:

Etiquetas: