Larunbatean Baionan preso eta iheslari politikoen alde burutuko den manifestaziora joateko autobusak Irundik

Datorren larunbatean, ekainak 14, arratsaldeko 16.00etan manifestazioa deitu dute Ipar Euskal Herriko 24 eragilek Baionan Giza Eskubideak, Konponbidea eta Bakea lemapean.

Deialdi honekin, presoen eta iheslarien giza eskubideak errespetatu eta konponbidearen bidean, estatuek ezarritako salbuespen neurriak amaitu behar direla aldarrikatu nahi dute. Presoei dagokienez, larriki eri diren presoak askatzea, dispertsioarekin amaitzea eta baldintzak betetzen dituztenen kasuan baldintzapeko askatasuna erdiestea dira eragileek egiten dituzten eskaerak, eta iheslariei dagokienez, euroaginduekin amaitzea eta deportatuen itzulera dira manifestazioaren ardatz.

Manifestazioa arratsaldeko 16.00etan abiatuko da Baionako Laugatik, eta bertara joan ahal izateko eskualdetik autobusa antolatu da. Autobusa arratsaldeko 15:00etan aterako da Bixeratik eta Hazian apuntatu behar da.

Etiquetas: