KALERATZEAK STOP elkarteak Etxebizitzaren Euskal Legearen gelditasuna salatzen du

ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO KALERATZEAK STOP elkarteok publikoki salatu nahi dugu orain dela urtebete baino gehiago Gasteizko Legebiltzarrean onartu zen Etxebizitzaren Euskal Legearen gelditasuna. PNV eta PPk lege honen garapena atzeratu eta boikoteatzeko egiten dituzten azpijokoak, enmendakinen aurkezpena bostkoituz edota urtarrilaren 29an sortu zen batzarrera ez azalduz, onartezinak dira, eta jarrera antidemokratiko eta kezkagarria erakusten dute. Are gehiago une berean Eusko Jaurlaritzatik erabakiak hartzen direnean, Lurralde-Antolamentu ildoak aldatzea adibidez, espekulazio inmobiliarioa erreztuz, bizi dugun krisiaren aurretiko egoerara itzuli asmoz, non etxebizitza negozio handi bat zen eta hipotekak menpekotasuna jasangaitza.

Ez dugu onartuko familiak etxegabetzerik, gobernuek banketxeei abalak eta itzulu beharrik gabeko maileguak eman, dirua injektatu edota zorua eta etxebizitzak erosten dizkieten bitartean, zor publikoa handitu eta gizarte gastuak murriztuaz.

Etxebiden 90.000 euskal hiritar dago bizitzeko etxebizitza baten zain, eta 2014ko irailaren 20ko Europar Batasuneko Justizia Epaitegiaren epaiak gogorarazi berri duen bezala (C-34/13 gaia, Monika Kušionová), etxebizitza eskubidea oinarrizko eskubidea da eta Europar Batasuneko OinarrizkoEskubideen Gutunak bermatzen du.

Horregatik Euskadiko Hipotekaren Kaltetuen Plataforma edo PAH elkarteek eztabaida eta mobilizazio sozialerako kanpaina bat garatuko dugu, Etxebizitzaren Euskal Legearen tramitazioa bizkortu dadin, eta horretarako NEURRIEN DEKALOGO bat onartu dugu. Neurri hauen artean ondorengoak azpimarratu nahi ditugu:
   
    - Etxebizitza eskubidea Administrazioa eta Justizia Epaitegien aurrean exijitu ahal den eskubide subjektibo, unibertsal eta eraginkor bezala aitortzea.

    - Etxebizitzaren zeregin soziala aitortzea eta exekuzio hipotekarioen ondorioz banketxeek lortu dituzten etxebizitzen espropiazioa, ordainik gabe.

    - Alokairuko Etxebizitzen Parke baten sortzea,kudeaketa publikoa izango duena, etagizartearen eta maizterren eskuhartzearekin, egungo ALOKABIDE-ren jardutetik urrun, publikoa izan arren errentagarritasun ekonomikoa bakarrik bilatzen duen sozietate anonimo bat bezala jokatzen baitu.

    - Kudeaketa publikoko etxebizitzeatik inor kaleratua ez izatea, ez ordaintzearen arrazoia diru-sarreren eskasia denean.

Kanpaina hau garatzeko euskadiko PAH elkarteok eragile sozialei dei egin diegu ostegun honetan Gasteizen biltzeko, Legebiltzarraren egoitza bertan dagoelako, indarrak metatu eta etxebizitzaren eskubidea bultzatzeko, oinarrizko beharra baita gizakiontzat, bizitza garatzeko, gizartean txertatu eta norberaren garapenerako.

Etiquetas: