Pikoketan armada faxistak fusilatu zituen milizianoak omenduak

Mertxe López Cotarelo (17 urte), Pilar Vallés Vicuña (17 urte), José María Arruti Idiakez (18 urte), Victor Genua (25 urte), Jesús López Casado (26 urte), Agapito Dominguez (23 urte), Bernardo Usabiaga Jauregui (18 urte), Manuel Justo Alberdi (22 urte), Vicente Argote (47 urte), Agustín Miguel Bermejo (39 urte), Félix Luz Etxeberria (27 urte), Ángel Braña López, Miguel Jacinto López Martínez (49 urte). Hauek, 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen pertsonen izenak dira.

Aurten ere, senideek eta hamarnaka lagunek omenaldi xume batekin gogoratu zituzten. Txalaparta, aurreskua, lore-eskaintza eta Marcelo Usabiagaren hitzek, omendutako baten anaia, osatu zuten ekitaldia.

Agertu direnen artean, Irungo udaleko hainbat zinegotziez gain, Chema Herzog, Oreretako udaleko PPko zinegotzi "bihurria" ere bertan egon da.

Argazkiak:

 

Bideoa:

Etiquetas: