Gabonak Landetxa auzoan

IMG_0801Landetxa Auzo Elkartea.- Gonbidapen honen bidez, Gabonetan gure auzoan burutuko diren  hainbat ekintza aurkeztu nahi dizkizuegu, ahal duzuen gehien gurekin disfruta dezazuen. ZATOZTE!

Joan den igandean, abenduak14, burutu zen Parrokiako gabon kanta jaialdia eta ondoren txokolatadarekin amaitu zuten jaio giroa.

Aste hau ere ekintzaz beteta dator. Abenduak 20an arratsaldeko 17:30tan, auzo elkartean Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izango dugu. Izan ere, haurrek idazten ditugun eskutitzak jaso nahi dituzte eta bertara etortzera animatu nahi zaituztegu; nahi duenak baserritar jantziarekin giroturik. Gainera, auzo elkartean txokolate goxoa ere izango da eta gure auzoan burutuko diren ekintzak biltzen dituen 2015ko egutegia ere bai.

Abenduak 24ean arratsaldean Olentzero etorriko da auzo elkartera 18:00 tan. Izan ere, aldez aurretik iritsi zaizkion eskutitzei erantzuna emanez, opariak banatzera. Eta une berean, besteak beste, auzoko 3 abesbatza (Elizako 2 talde eta Elatzeta Elkartekoa) aterako dira baserriz baserri gabon zoriontsuak eta 2015 urtea ere oparoa izan dadila opatzera.

Abenduak 31ean ere hiru abesbatzek berriz ere egingo dute baserrietako itzulia, urte zahar ona opatuz.  Eta gauean, auzo elkartean, “Kotiloia” izango da ordu txikitan (urtarrilak 1, 1:30tan), urteari ongi etorria egiteko.

Beno hau da gabonetako gure auzoan elkarte ezberdinek antolatutako ekimenak. Etor zaitezte gurekin ondo pasatzera!

Etiquetas: