Udaletxeak "Alardea zentsuratzen du" bere III. Berdintasun Planan

fotoIrungo Bilgune Feminista.- Guk urteak daramazkigu horretan. Eraikitzen, ekarpe nak egiten, mobilizatzen, finean. Denbora eta gogoak kiloka eskaini ditugu eta sindik atu, eskola eragile edota elkarteekin aritu gara elkarlanean. Baita instituzioekin ere. Irungo Udalaren alboan egongo gara hala eskatu zaigun bakoitzean. Elkarrekin aurkitu genituen Irungo puntu beltzak eta hauek konpontzeko bidean ere egin dugu ekarpena. Irungo artxiboan orduak igaro ondoren, kale izendegirako proposamenak jarri genituen Udalaren mahai gainean. Dena ilusioz eta muxutruk.

Jarrera berarekin abiatu genuen Irungo III. Berdintasun Planaren prozesua. Gure denbora eskaini eta gure proposamenak luzatu genituen, gure hiria hobetu eta berdintasunaren bidean urratsak emateko grinak mugiarazita.

Berdintasun plana, Elhuyarrek gidatutako parte hartze prozesu baten baitan burutua izan da. Elhuyar elkartea salaketa honetatik erabat kanpo uzten dugula argituta, prozesuan irregulartasun larriak gertatu direla salatu nahi dugu.

Hainbat bileretan parte hartu ostean, Elhuyarrek 14 puntuetan oinarritutako plan bat egin eta Udal Gobernuari helarazi zion. Plan hau, baina, ez zen gure eskutara iritsi. Udalak politikoki moldatutako plan bat eman baitzigun bileretan parte hartutako eragileei. Bere kaxa egindako aldaketaren berri eman gabe, gainera.

13 puntu besterik ez zituen Udalak aurkeztu zigun programak. Izan ere, jai parekideei zegokion puntua zentsuratu egin zuten. Planaren diagnostikoan Irungo jaietan bizi den gatazkaren berri ematen da, gatazka honek baina ez du islarik ekintz en alorrean. Hori bere horretan kontraesankorra da.

Udalak berak kontratu zuen Elhuyar. Ez zuen zertan egin behar. Baina hala ere, prozesu parte-hartzaile bat gauzatu eta eragileen ekarpenak jasotzeko asmoz kontratu zituen bere zerbitzuak.

Udalaren aldaketak irizpide politikoetan oinarritzea ulertzen dugu. Baina aldaketen berri ez ematea eta gainera, ezkutaketan aritzea, ez da ez gardetantasuna ezta partehartzea ere. Nahiz eta hori saltzen tematu!! Hala jakinarazi genuen gainera, urriaren 17ko bilkuran eta martxoaren 3ko bilkuraberezian.

Martxoaren 8ren harira adostutako testuan, Irungo Udalak mugimendu feminista sustatu eta babesteko konpromisoaren berri ematen zuen. Hitzak haizeak daramatza. Modu honetako jarrerak, aldiz, herritarren parte hartzearen kontra eta berdintasuna bultzatzearen aurka doaz. Ezkutuan aritzeak eta bestalde puntua bera desagertarazteak, plana bera eta honen helburuak gutxietsi eta baliogabetzen dituela ulertzen dugulako.

Irungo Udalak jarrera aldatuko ez balu, Irungo emakume elkarteen parte hartzearekin garatutako plan tekniko bat izatetik, plan politiko bat izatera pasako da. Eta argi eduki, kasu horretan guk, (Ez Irungo Bilgune Feministak ez Aukera elkarteak ere) ez dugula plan hau defendatuko. 

EAEko Berdintasun Teknikariak.

Irungo Bilgune Feminista jarri da gurekin harremane tan, Irungo Udalaren jokaera salatzeko, eta gure bermea eskatzeko.

Izan ere, 2013an III.Berdintasun Planean izan da la nean Irungo Udala. Plan honen eratze prozesuan, emakume, eta taldeen parte hartze a bultzatu dute, planaren eraketaren metodologiaren parte bezala. Plana egina, Irungo go bernuko alderdiak, Herriko Festa Parekideei dagokion atal osoa ezabatzea erabaki du.

Jokaera honek, agerian uzten du berdintasun politik en erabilera. Irungo Berdintasun Planaren kasuan, erabaki politikoak medio, herrian hemezortzi urtez dirauen gatazka sozial eta kolektibo garrantzitsuena ez da kontutan hartzen berdintasun udal planifikaziorako tresnetan. Nola da posible, emakume eta gizonen arteko diskriminazioarekin amaitzea, desoreka horiek erakunde publikoetatik bermatzen baldin badira?

Botere publikoek dute berdintasuna bermatzeko ardura, Alardean ematen den diskriminazioarekin eta bereizkeriarekin amaitzeko prozesuak gauzatu behar dituzte.

Lotsagarria da, hemezortzi urtez dirauen egoera honen aurrean, egoera zuzenduko dituen prozesuak gauzatzeko trabak eta arazoak jartzea.

Gure ustez, oso arriskutsua da berdintasun politiken edukien inguruan iruzurra egitea. Emakumeok egungo gizartean bizi dituzten diskriminazio eta bereizketa egoera larriak zuzentzeko, hauen oinarrietara jo beharra daukagu, bestela, iruzurra da berdintasun politiken bitartez bermatzen ari garena, bidegabea den egoera bati zilegitasun instituzionala emanaz.

Irungo Alardearen gaiak ezinbesteko tokia izan behar du Udaletik landutako Berdintasun Planean, hura baita tamalez, Irunen emakume eta gizonen arteko desorekaren erakusle esanguratsuena. Hemezortzi urte luzez herrian eragindako eta gure mugetatik kanpo soberan ezagutzen den gatazka honen irtenbiderako, ezinbestekoa da lan prozesuak abian jartzea eta berdintasun politikak, kasu honetan Berdintasun Plana, prozesu horren pizgarria izateko elementu egokia izan zitekeela argi ikusten dugu.

Emakumeon eskubideak ez dira gehiengoaren auzipean dagoen aukera bat. Gure eskubideak, giza eskubideak diren heinean dagozkigu, eta botere publikoen ardura da eskubide horiek bermatzea. Honegatik, EAEko Berdintasun Teknikariak, berdintasunaren inguruan aditu errekonozituak garen heinean, berdintasun politiken edukien zintzotasuna eta zilegitasuna aldarrikatu nahi dugu. Honetarako, diskriminazioa eta bereizkeria ematen diren guneak eta oinarriak aztertu eta landu behar ditugu, kasu honetan argi eta garbi, Irungo herrian berdintasun politika zintzoak eta sendoak burutzeko ezinbestekoa da Alardearen gaia lantzea, ardura hau Irungo Udalari zein haratago doazen beste erakunde eta botere publikoei dagokie.

Idatzi hau sinatzen dugun EAEko berdintasun teknikariak:

  1. Aurora Iturrioz.Urola Garaiko Berdintasun Teknikaria.
  2. Maite Barreña Oceja. Arrasateko Berdintasun Teknikaria
  3. Amets Beltran de Guevara. Arrasateko Berdintasun Teknikaria
  4. Aitziber Goitia Martínez. Abadiñoko Berdintasun Teknikaria.
  5. Anabel Sanz del Pozo. Basauriko Berdintasun Teknikaria.
  6. Rosa Baltar Cabo. Ondarroako Berdintasun Teknikaria
  7. Edurne Urbieta Zúñiga. Zarauzko Berdintasun Teknikaria
  8. Aitziber Eguskiza Samos. Urola Garaiko Berdintasun Teknikaria
  9. Maria Jose Lasa Dorronsoro, Eibarko BerdintasunTeknikaria
  10. Ana Txurruka Etxezarreta. Donostiako Berdintasun Teknikaria.
  11. Idoia Eizmendi Aldasoro. Getxoko Berdintasun Teknikaria.
  12. Susana Carramiñana Garcia. Berdintasun Teknikaria Eusko Jaurlaritzan.
  13. Maitane Iribar Aizpurua. Elorrioko Berdintasunerako Teknikaria
  14. Agurtza Zubero Agirregomezkorta, Tolosako Berdintasun Teknikaria
  15. Bego García, Berdintasun Teknikaria Eusko Jaurlaritzan
  16. Edurne Aranbarri Andueza, Azpeitiko parekidetasun teknikaria.
  17. Irantzu Jauregi Artola, Hernaniko Berdintasun Teknikaria.
  18. Maialen Apezetxea Lujanbio, Hernaniko Berdintasun Teknikaria.
  19. Marije Apodaka Ostaikoetxea. Eusko JaurlaritzanBerdintasunerako Teknikaria.
  20. Olga Bayón Pascual. Azkoitiko Berdintasun Teknikaria

Etiquetas: