Azaroaren 25a dela eta Irungo EH BILDUren adierazpena

Agintaldi honetan zehar, azaroaren 25aren eta martxoren 8aren testuinguruan egiten diren adierazpen instituzionalekin ez dugu bat egin izan. Aurtengoan ere ez dugu bat egingo eta arrazoi nagusia adierazpenaren eraketan datza.

Irungo udalean gauzak aldatu asmoz, 2013ko azaroak 25aren bueltan, azaroaren 8an zehazki, adierazpena berdintasun lan batzordean lantzearen eskaera egin genuen erregistro bidez, baita martxoak 8aren testuinguruan ere.

Eskaera edo proposamen honek erantzun ezberdinak eduki ditu baina horien artean gehien harritu izan gaituena hurrengoa da; “adierazpen hauek instituzionalak dira eta ez sozialak, bozeramaile bileran eta talde politikoek onartu behar dugula uste dugu eta ez berdintasun lan batzordean landu behar direnik”.

2014ko azaroaren 25a gerturatzen ari den honetan, ideia berdinarekin jarraitzen dugu. Urriaren amaieran ospatu zen berdintasun lan batzordean, udal gobernuak era eskas batean gure eskaerari erantzun nahian, EUDEL-ek egiten duen adierazpen proposamena “aurkeztu” zuen. Honen aurrean, gure taldetik proposamen bat ere bagenuela adierazi eta talde eta eragile zein elkarte guztiei bidaltzeko eskaera egin genuen. Azken hau aurrera eraman da, baina komisioan eztabaidatzeko aukera zabaldu gabe.

Berdintasunaren bidean instituzio, elkarte eta jendartearen inplikazioa ezinbestekoa dela deritzogu. Bide horretan Irungo

udalari koordinazio eta elkarlana bultzatzeko lanean jartzea eskatzen diogu.

Udalak burutzen dituen adierazpen instituzionalak betetzeko egin behar dira, eta nola ez Berdintasun planean ere. Adierazpen zein berdintasun planean behin eta berriz ikusi izan dugu emakumeen ahalduntzea aipatu izan dela eta honen aurrean dauden bitarteko guztiak baliatzea ezinbestekoa da.

Amaitzeko, biharko egunean eragile eta elkarte feministek antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartzera animatzen ditugu Irungo herritarrak eta deialdia berezia egiten dugu TAS-ek arratsaldeko 19:30ean zabaltza plazatik egiten duen manifestaziora.

Etiquetas: