El Espazioko azaroaren 24ren asteko tailerak

Enpresak sortzeko zer izapide egin behar diren jakin nahi al duzu?
Data: Azaroaren 25 an , 9:00etatik 11:00etara
Zatoz eta jakizu zein urrats eman behar dituzun alta emateko Enpresa indibidual gisa (Autonomoa). Tramite horiek guztiak azaltzen dizkizugu urratsez urrats (abantailak eta desabantailak beste forma juridikoekin alderatuz, betebehar fiskalak, lanekoak eta abar).

Akitania aldean lana bilatzeko bitartekoei buruzko informazioa
Datak: azaroaren, 25an, 9:30etatik 11:00etara
Akitaniako lan merkatuari buruzko informazioa. Gaur egun kontratatzen diren sektoreak eta profesionalak. Lan bila dabilen pertsona batek erabili ahal dituen bitartekoak eta iturriak. Irun Ekintzak, Bidasoa bizirikekin batera antolatu du enplegua bilatzeko Frantzian buruzko tailerren bigarren edizioa.

Aholkularitza Juridikoa atzerritartasunaren gaian
Azaroaren 26an. 12:00etatik 14:00etara
Tailer honetan egoera administratiboa erregularizatzeko lotuta dauden gai guztiak ezagutuko dituzu (lan egiteko baimenak, familia batzeak eta abar).
“Gai” orokor batzuei buruzko informazioa emango da, baita tramiteak egiteko bitartekoei buruzkoa ere.
Irakaslea: Adiskidetuak

Curriculum vitae-a eta motibazio eskutitza frantsesez egiteko tailerra
Tailerra hau bi egunetan izanen da, Datak: azaroaren 28a eta abenduaren 2an,
9:30etatik 12:30etara
Profil profesional bakoitzarentzat zeintzuk diren curriculum eredu egokienak jakiteko, baita hautagaitza jakin batzuetarako zeintzuk diren motibazio eskutitzik egokienak ere. curriculum vitae-a eredu frantsesen edo CV Europarraren ereduen arabera prestatzeko eta berrikusteko aukera. Tailerra frantsesez emango da. Irun Ekintzak, Bidasoa bizirikekin batera antolatuta.

Etiquetas: