Izuaren ibilbidea 2014

cartelSantiagoko Deabruak Kultur Elkartea.- Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak hamargarren aldiz segidan prestatu du 2014 honetarako kale-antzerkiko ekitaldi bat, zeinean ikusleek aukera izango baitute izuaren eta suspensearen mundukoak diren pertsonaiak lanean ikusteko.

Ikuskizun horretan, bere borondatez ibilbidean sartzen den jendearekin elkarren eraginean aritzen dira pertsonaiak. 30 lagun baino gehiago egongo dira lau bat ordutan, ibilbideko leku jakinetan, haientzat prestatutako pertsonaiaren papera jokatzen. Aktore horiek jendeari une dibertigarria eta entretenigarria pasaraziko diote, aurreko bederatzi edizioetan egin duten bezala.

Ekitaldia 2014ko azaroaren 8an izango da, 18:00etatik 22:00etara. Irungo FICOA Erakustazokan egingo da. 200 bat metroko ibilbidean zehar banatuko dira pertsonaia guztiak.

Jendeak orain arte hain ongi hartu duenez gero, ikuskizuna aberasteko lan handia egin dugu:pertsonaia berriak, ibilbidearen girotzea, efektu berriak, ...

Era berean, eta iaz bezala, sarrerak aurretik salduko dira (ikuskizunean sartzeko ordutegiarekin) 2€-tan. Sarrerak Irungo Gazte Informazio Bulegoan (Foruen karrika, 2) jarriko dira salgai azaroaren 3, 4, 5 eta 6an, arratsaldeko ordutegian (17:00etatik 19:30era). Ikuskizunaren egunean FICOBAn salduko dira, 17:30etik aurrera, gera litezkeen sarrerak.

Argibide gehiago: 648028590 telefonoan, www.santiagokodeabruak.es.tl edo santiagoko.deabruak@gmail.com edo facebook-en.

Zatozte!!!

Etiquetas: