Ostegunean azaroko Kabigorriko bertso gaua

Azaroaren 5ean izango da hurrengo Kabigorriko bertso gaua, hileko lehen ostegunarekin batera, ohitura den moduan.

Honako honetan, Miren Artetxe hendaiarrak, Aimar Karrika auriztarrak, Maider Arregi oñatiarrak eta Iñigo Ugarte irundarrak kantatuko dute, Zuhaitz Olazabal irundarraren esanetara.

Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Exteban Martiarena oiartzuarraren bertso jarriekin. Segidan, bat-bateko saioa osatuko dute arestian aipatu lau bertsolariek, eta saioa eta gero, dakizuen bezala, afaltzen geratzeko aukera paregabea eskaintzen du Kabigorrik, beraz, aprobetxatu.

Etiquetas: