Irungo parkeetan zehar ibilaldia proposatzen du Girabirak kontzertuak, espazio publikoa eta tailerrak uztartuz

5 jardunaldi tematikoko ibilaldia ekainean hasi eta urria bitarte burutuko da, hiriko hainbat espazio publiko aktibatuz. Zuzeneko musikak, bertako taldeen eskutik nagusiki, harilkatuko du GIRABIRA, beste diziplina batzuk osatuko dutelarik.

GIRABIRA egitasmoaren xede nagusia eskualdeko gazteentzat bestelako aisialdiko eskaintza sortzea da. Musika abiapuntu hartuta, diziplina berrietan trebatzeko aukera ematen du, baita elkar ezagutu eta elikatzeko ere. Hiriko guneak beste era batera bizitzeko ere balio duela ahaztu gabe.

Halaber, GIRABIRAn bertako taldeek abagune ezinhobea dute bere musika taularatzeko, parkeak topaleku bihurtuz. Espazio publikoaz bestela gozatzeko bide ematen duelarik, gazteek hainbat diziplinetan saiatu eta ekintza berriak ezagutzeko gogoa piztuz.

GIRABIRA #1 saioak parkourra izango du protagonista, hau da, desplazmenduaren artea. Lotzen ADD elkarteak, Dani Sampayo  buru duela, hastapen eta hobetze tailerrak eskainiko ditu.  

Aldiz, lehengo jardunaldi honetako soinu banda SANGRE DE MONO eta EL OCTAVO ÁRBOL sortuko dute.  

Ekainaren 6an, Sargia parkean, 16:00etatik aurrera.

 - GIRABIRA#1 _ SARGIA
    Ekainak 6, larunbata. Sargia parkean.
    Parkourra eta música. / Tailerrak (16:00) Kontzertuak (18:30)

 - GIRABIRA#2 _ SOROXARTA
    Uztailak 11, larunbata. Soroxarta parkean.
    Zirkoa, musika eta piknika.

 - GIRABIRA#3 _ ALAI TXOKO
    Abuztuak 21, ostirala. Alai Txoko parkean.  
    Zinea eta musika.

 - GIRABIRA#4 _ SARGIA
    Irailak 19, larunbata. Sargia parkea.  
    Graffitia eta musika

 - GIRABIRA#5 _ MENDIBIL
    Urriak 4, igandea. Mendibil parkea.
    Txikimusika saio berri bat, familientzako egun pasa musikatua
    Haurrentzako musika tailerrak, piknika eta pop musika

Etiquetas: