Bisitarien hazkunde handia Bidasoa eskualdean uztailan, aurreko urtearekin alderatuta

Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
14.653 bisitari izan dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan, 2015eko uztailan. 13.074 hurbildu dira Arma Plazako eta Hondarribiko Kirol Kaiko bulegoetara. Irungo Luis Marianokoan, 1.579 hartu dituzte. Kopuru positiboa da, 2014an baino 2.481 gehiago izan direlako bisitariak, guztira.

Bisitarien jatorria
Bisitarien jatorriari dagokionez, Hondarribian %64,08 estatukoa izan da, bereziki Madrilgoa, Kataluniakoa eta Valentziakoa.%21,12 Frantziatik iritsi da, eta gainerakoa, Belgikatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik eta Estatu Batuetatik, batez ere. Irungo bisitarien %51,18 estatukoa izan da, %27,42 Frantziakoa, eta gainerakoa Alemaniakoa, Italiakoa, Erresuma Batukoa eta Estatu Batuetakoa, besteak beste.

Hotelen okupazioa
%86,78koa izan da hotelen okupazioa uztailan. Irunen, %85,23koa izan da, Hondarribian, %89,23koa. 2014ko uztaileko kopurua gainditu du okupazioak, %75,29koa izan baitzen orduan Irunen, eta %78,68koa Hondarribian. Bi hirietako pentsioetan, okupazioa %76,45ekoa izan da.

Bisitariek 1,77 gau eman dituzte eskualdean, bataz beste.

Etiquetas: