JARA TOMEren aldeko puzzle-txapelketa

Santiagoko deabruak.- Ekainaren  13an  (larunbata),  18:30etik  21:00ra  bitarte, JARAren  alde, familia arteko edo taldeko Puzzle-txapelketan parte hartu nahi duzuen guztioi jakinarazi nahi dizuegu   izena   eman   dezakezuela   648028590   telefonora   deituz   edo  santiagoko.deabruak@gmail.com helbidearen bitartez.

Txapelketa San Miguel auzoan egingo da; hain zuzen ere, Alberto Anguera plazan.

Gutxienez, bi lagunez eta gehienez, lau lagunez osatutako familiek eta taldeek  parte hartu ahal izanen dute. Derrigorrezkoa da partaideetako bat gutxienez 14  urtekoa edo gazteagoa izatea.

Familiako edo taldeko 10 €-ko inskripzioa txapelketaren egunean ordainduko da.

Etiquetas: