"Comète" sarearen zeharkaldia Euskal Herrian barrena (Ziburutik Errenteriarainoko oroitzapenezko ibilbidea «Comète» sareko mugalariek eta II-Mundu Gerrako hegazkinlari aliatuek erabiltzen zuten bideen barrena)

cartelEGITARAUA:
2015eko irailaren 10a, osteguna
20:00: “Comète Sarearen Lagunak” Batzordearen ordezkaritza batek harrera ez-formal bat egingo du jatetxe honetan: LE BAR BASQUE

2015eko irailaren 11a, ostirala
10h45: Ekitaldi bat egingo da Donibane Lohitzunen hildakoen omenezko monumentuan. Lore-eskaintza.
11h15: Ohorezko ardoa, Donibane Lohitzuneko Herriko (35/40 pertsona gutti gorabehera).
12h30, punttuan: ANGELU-SUTARRERA doan autobusa (27 eserleku) Donibane Lohitzuneko Gare Routière geltokitik aterako da.
13h00: ANGLET-SUTAR, LARRE aterpetxean, plakaren inaugurazio ofiziala. SALDIAS andreak hamaiketakoa eskainiko die hurbiltzen direnei bere izeba Marthe MENDIARAREN omenez.
16h30: Hitzordua Baionako Saint-Léon hilerriaren hego sarreran eta Edouard eta Cyprienne Dassieren hilobian elkarretaratzea.
17h30: Hitzordua Angelun, “Villa Voisin” etxearen aurrean. Hainbat leku bisitatuko dira. Etxea 2015eko urrian eraitsiko dute eta aterpetxe bihurtuko da, la Residence Comète. Kanpoan, iragan historikoaren oroigarria mantenduko da. Leku hau oso garrantzitsua izan zen erresistentziarako.
18h30: Ekitaldi bat egingo da Angelun hildakoen omenezko monumentuan.
19h00: Hitzordua Angeluko erriko Etxean oroitzapenezko plakaren aurrean. ANGELUKO Alkatea den Claude Oliven hitzaldia izango da, baita “Amis du Réseau Comète” elkarteko presidentearena ere. Comète kamiseta berrien salmenta. Ohorezko ardoa Herriko Etxeko jai-aretoan.
20h15: Adiskidetasun afaria Izarlilia jatetxean, LAHONCEN. (35/40 pertsona gutti gorabehera).
22h30: Donibane Lohitzunera itzultzea.

2015eko irailaren 12a, larunbata
8h30: Autobusa (55 plaza) Donibane Lohitzuneko Gare Routière geltokitik aterako da.
9h00: Elkarretaratzea Sokoa-Zibururen hilerrian. Kattalin Agirre eta Florentino Goicoechearen hilobietan oroitzapenezko bi plaka jarriko dira.
9h30: Ziburuko udalak aperitibo bat eskainiko du SOKOAKO LE BELLARA jatetxean.
10h30: Ibiltariak URRUGNERANTZ abiatuko dira.
12h00: URRUGNEKO hildakoen omenezko monumentuan ekitaldi bat egingo da. URRUGNEKO Udalak ohorezko ardoa eskainiko die beterano eta laguntzaileei. Ibiltariek ibilbidea jarraituko dute ekitaldia amaitutakoan.
12h45: Beterano, laguntzaile, eta autobusaren gidariarentzat nekazal-bazkaria. Ibiltariek otordua egingo dute mendian, bakoitzak bere janaria eramango du. Ibilbidea jarraituko dute Bidasoa ibaiaraino.
14h15: Beteranoak eta languntzaileak, nekazal-bazkaria amaitutakoan:
  * Mayalen Larretcherekin elkartuko dira. Mayalen, Sorhueten emaztea, eta bere semea Jean Baptiste, Jatxu Baïta baserrikoa. Euren familiak 120 hegazkinlari aliatu hartu zituzten etxean.

  * Urrugnen, Bidegainberri baserrian geldialdia. Etxe honetan, Dédée de JONGH, Frantxa USANDIZAGA eta Juan LARBURU atxilotuta izan ziren. Baserri honetan iheslariak elkartzen ziren mendiko bidea hartu baino lehen.

15h00: Autobusak beteranoak eta laguntzaileak San Migeleraino eramango ditu.
15h30/16h00: Ibiltari guztiek Bidasoa ibaia zeharkatuko dute San Migelen. Eguna bukatzeko, sardinada handia parte-hartzaile guztientzat.
18h00/ 18h30: Ibiltariak, beteranoak eta laguntzaileak autobusez itzuliko dira Donibane Lohitzunera.

2015eko irailaren 13a, igandea.
7h30: Ibiltarien autobusa (55 plaza), Donibane Lohitzuneko Gare Routière geltokitik aterako da San Miguel aldera.
8h00: Ibiltariak Bidasoa ibaia utziko dute, eta mendian barrena, Errenteria aldera joango dira.
10h30: Beterano eta laguntzaileentzat. Mikrobusa Donibane Lohitzuneko Gare Routière geltokitik aterako da mendira, eta ibiltariak hamaiketakoa egiten dutenean geldialdia egingo dute. Ondoren, Oiartzungo Sarobe baserrira joango dira. 13h00: Sarobe baserrian geldialdia.
13h15: Ibilaldia jarraituko dute ibiltariek, eta Donostiako Autobus geltokiraino (ibilaldia hasi baino lehen plano bat emango zaie), edo OSPITAL Mikrobusa itxoin dezakete bazkaria egingo den lekura joateko.
14h45: Errenterian, Beraungo Elkartean elkartuko gara denok. Bertan, izen-ematea egin duten lehenengo 85 pertsonek bazkaltzera joango dira. Gainerakoak beste jatetxe batera joango dira (salneurri bera izango du bazkari horrek), eta bazkaldu ondoren, taldea topa egiteko elkartuko da berriro.
15h00: Parte-hartzaile guztientzat bazkaria.
16h30: Parte-hartzaile guztiak, OSPITAL Mikrobusez eta BENGOETXEA autobusez (errefortzu gisa), Donibane Lohitzuneraino itzuliko dira.

Informazio gehiago:
 - Mikel Irasuegi: m.irasuegi@gmail.com
 - Juan-Carlos Jimenez de Aberasturi: jcaberasturi@errenteria.net

Etiquetas: