Euskarazko Aisialdien Foroa Hendaian

Martxoaren 14an (larunbata), 14:00etatik goiti, Hendaiako elkarteak Gaztelu Zaharren (karpa azpian) izanen dira zuen zain, euskarazko aisialdien Foroarentzat!

Foro ludiko eta partizipatibo horren bidez, euskarazko jarduerak eskaintzen dituzten Hendaiako elkarteekin topatzeko aukera izanen duzue.

Arratsalde osoan zehar, ttipiek eta handiek hainbat jarduera dohainik deskubritzeko aukera izanen dute, hala nola itsas bela, pilota, euskal dantza, yoga, karate-do… bai eta joko eta animazio anitzetan parte hartzeko ere, hori dena euskaraz.

Krakadarako, Txiki Txoko elkarteak ostatu txiki bat proposatuko dizue ere, bixkotxak, txokolate beroa eta fruitu zukuekin.

Arratsaldea poteo alaitu batekin bukatuko da hiri-barneko ostatuetan, Hendaiako Bertso Eskolako gazteen partaidetzarekin.

Gomitatzen zaituztegu denak Foro horretan parte hartzera, aurtengo euskararen hilabetearen gaia diren euskarazko aisialdien inguruko festa momentu adiskidetsua izan dadin.

Egitarau zehatza www.hendaia.eus web gunean.

Etiquetas: