Irungo EH Bildu: Kultura

Irun munduko hainbat herrialdetik etorritako eta kultura ezberdinak dituzten pertsonaz osatuta dago eta guk guztiak integratuko dituen Irun bat nahi dugu.

Gure herriak kultura propio bat dauka baina besteez aberastea eta besteak gureaz aberastea nahi dugu. Irungo EH Bildutik, aniztasun kulturalean oinarritutako Euskal Herri eta beraz Irun bat eraiki nahi ditugu.

Bertako kulturari dagokionean, norbanako, eragile eta instituzio kulturalen arteko elkarlana sustatu eta bultzatu beharra dago sareak osatuz.

Gune zein ekipamendu kulturalak eta baita kalea ere iniziatiba kulturalen ardatz izan behar dute, kultural formala zein informala eta tradizionala eta urbanoa batuz.

Irungo EH Bilduk hurrengo proposamenak egiten ditu:
-Elkarte eta eragilez osatutako jai batzorde bat sortu
-Inguruko herriekin elkarlana bultzatu (Hondarribia, Hendaia, Biriatu, Oiartzun, Donostia, Lesaka, Pasaia,...)
-Museo etnografikoa sortu
-Elkarte edo taldeei beraien lana aurrera eraman ahal izateko azpiegitura eta ekipamenduak eskaintzea
-Udaletik herrian zehar ekintzak burutu ahal izateko elkarte guztientzako izango den erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzea.
-Kulturan aniztasun funtzionala daukaten pertsonen integrazioa gauzatu

Etiquetas: