Urigain familiak bere ondarerik preziatuena emango du

hawaii-klink2Klink elkartearen bidez  artisau-gozogintzan pilatzen joan diren sekretuak azalduko dituzte, hau da, 50 urtetan baino gehiagotan landutako sekretuak.

Programa informatiko baten iturri-kodea izango balitz bezala.  Baina informatikoaren aldean hau gozoagoa eta atseginagoa da.  Urigain familiak “Hawaii” artisau erako gozogintza-tailerra gobernatzen du 1961 urtetik, eta haien sekretuak jendaurrean azaltzea erabaki dute “betiko errezetak galdu ez daitezen”azpimarratu du Eva Urigainek, sortzaileen alabak.  

Gure mundu honetan ekoizpen industrialak baztertu egin du egiazko gozogintza eta okintza, baina familia gozogile ezagun honek aurre egitea erabaki du, eta hartarako bizitza osoko sekretuak azaltzea erabaki du.  Hondarribia eta Irunen artean bizi dira, eta haien ibilbide profesionala Hawaii sortu aurrekoa era bada: Juan José eta Mertxe, Evaren gurasoak, garai bateko Elgorriaga lantegiko langileak ziren, eta hango zenbait sekretu izan zituzten eskuartean, besteak beste osagai sekretua zuen opila famatu hura, laster azalduko dutena.

Bestetik, ea gainerako gozogileek haien errezetak kopiatuko ote duten beldur diren galdetuta, zera erantzun du Eva Urigainek “ ez gara beldur, izan ere errezeta ona izan arren osagaiak kalitatezkoak ez badira (gureak bezalakoak) jai dute”.

Hori dela-eta, Hawaii gozotegiek bat egingo dute Klin Elkarteak Hondarribian egingo duen MasterKlink kanpainarekin, Euskal Gastronomia Ondarea belaunaldi berriei helarazteko; hartarako haien artisautzazko opila, pantxineta, trufa edo ogiak egiteko giltzarriak emango dituzte, Urigain familiak 50 urte baino gehiagotan bildutako esperientziaren altxorra, alegia.

Masterklin proiektua otsailaren 28an aurkeztuko da Hondarribiko Klink Elkartean, Berdel kanpainaren hasiera sustatzeko Bazkarian..

Sociedad KLINK Elkartea
Muralla Uria nº 10
20280 Hondarribia
Tfno.:943 641 188
klink@klinkelkartea.com
www.klinkelkartea.com

Etiquetas: