Goienerrek informazio gunea izanen du Bidasoaldean

Heldu den Ekainetik aintzinera, hilabeteko lehenengo ortziraletan, arratsaldeko 6etatik 8etara, Goiener Energia Kooperatibak informazio gunea izanen du Bidaziko elkartearen Azokan (Alkaiaga).

Modu honetan eskualdean ditugun bi elkarte hauek espazioa partekatuko dute jendeari eskaintza hobe bat emateko, energia eta elikadura bateratuz.

Goiener eta Bidazik gure bizi ohituren inguruko hausnerketa eta eraldaketa sustatu nahi dituzte bertakoari eta jasangarritasunari garrantzia emanez.

Informazio gehiagorako jo webguneetara:
  - bidazi.org
  - www.goiener.com

Etiquetas: