Marokoko polizia Sahara joandako brigada kideak kanporatzen ari da!!!

Arratsaldean jakin berri dugu El Aaiunnen aurkitzen ziren brigadako kideak kanporatuak izaten ari direla. 24 ordu ere ez dituzte bertan egin eta gaur arratsaldean, aurkitzen ziren  sahararren etxera polizia sartu eta beraien borondatearen aurka atera dituzte. Kontrol batera eraman dituzte jarraian. Atxikita zituztela bi kide paretaren aurka jarri dituztela azaldu digute eta ostean denak, bost brigadistak, taxi batean sartu dituztela Saharatik kanporatzeko. Datozen orduetan brigada kideekin harremanetan jarri eta kanporaketa hau nola izan zen jasotzen ahaleginduko gara.

Pasa den urtean Sahara egindako hiru brigadak kanporatu zituzten. Egoera erreza izango ez zela jakitun ginen arren, gure lan politiko eta internazionalistarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen. Horregatik antolatu ditugu brigadak beste urte batez, Saharako herritarren eguneroko eskubide urraketen berri jaso eta Euskal Herrira ekartzeko.

Askapenatik gogor salatzen dugu brigadistei gertatua, eta baitan Saharar herriak bizi duen okupazio eta zapalketa etengabea. Gaurkoa bezalako egoerek erakusten dute zein beharrezkoa den elkartasun internazionalistan sakontzen jarraitzea zapaltzaileen benetako aurpegiak agerian uzteko. Lanean jarraituko dugu beraz, eta guztion artean lortuko dugu blokeo honi aurre egitea! 

Gora brigadistak!

SAHARA HURRA!

Etiquetas: