Irungo preso politikoen senideak Intxaurrondon deklaratzera deitu dituzte

Urtarrilaren 12an preso politikoen abokatuen aurkako Mate operazio barruan, Guardia Zibilak preso politikoen defentsa lanetan aritzen diren hamabi abokatu eta Herrira-rekin lotu zituen beste lau pertsona atxilotu zituzten. Operazio berean, Irungo preso politikoen senideak ere Intxaurrondon deklaratzera deitu dituzte lekuko gisa.

Joan den astean, Aitor eta Beraren senideak Guardia Zibilak telefonoz Intxaurrondon deitu zituen. Fermoren senideen kasuan, Guardia Zibilak etxera eraman zuen zitazioa.

Irungoak ez dira bakarrak, Guardia Zibila Gipuzkoako dozenaka euskal presoen senide deitzen ari da kapitalen zuritze delitu batekin lotutako auzi baten harira deklaratu behar dute lekuko gisa.

Etiquetas: