#haziaLIBRE atzo Irungo kaleetan

250 lagun inguru atera ziren atzo Irungo kaleetara #haziaLIBRE ozen esateko. Adin guztietako herritarrek Haziako ateetatik ateratako manifestazioan parte hartu zuten.

Manifestazioa Irungo erdialdeko kaleak zeharkatu ondoren Haziako ateetan amaitu zen eta bertan partehartzaileek batzar informatiboa burutu zuten. 27an Haziaren defentsan berriro kalera aterako direla erabaki zuten.

Ostegunean Espainiako Auzitegi Gorenak 107 herriko taberna konfiskatzea berrets zuen, tartean Irungo Hazia.

Mobilizazioko argazkiak: https://flic.kr/s/aHskdWTkxj

Etiquetas: