Marcelo Usabiaga eta Pikoketan fusilatuak omenduak

fotoAurten ere, aurreko urteak bezala, gaur eguerdian Pikoketan hamarnaka lagun bildu dira 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen milizianoak omentzeko.

Urtero bezala, txalapartariak, dantzaria, musikariak egon dira. Marcelo Usabiaga ere egon da, uztailan zendu arren, bildutakoen oroipenean zegoen. Senide eta lagunek hitzez eta kantuz Marcelo ekarri ziguten gogora.

Marcelo fusilatutako baten anaia zen eta urtero ekitaldian hartzen zuen parte Pikoketan gertatutakoa gogorazten. Hemendik aurrera, urtero ere, omenaldietan presente egongo da, bere errautsak fusilatuak oroitzeko monolito ondoan lurperatuak izan dira eta.

Etiquetas: