Apirilaren 23tik 26ra arte liburu azoka Kabigorrin

Kabigorri.- Datorren apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da eta KABIGORRI elkartean gure LIBURU AZOKA propioa antolatu nahi dugu, ez argitaletxeen azkeneko nobedadeak aurkezteko -hori jada egiten dute liburu-dendek kalean- baizik eta liburuak elkartrukatu/erosteko prezio sinboliko batean.

Horretarako libururik erosteko asmorik ez dugunez, eta etxeko apaletan tokia egiteko beharra duzula dakigunez, zure laguntza eskatzen dizugu. Nola? Gainetik kendu ahal dituzun eta nahi dituzun liburu haiek guztiak ekarriz; era guztietako liburuak: zientifikoak, humorezkoak, haurrentzakoak, literatura orokorki ... Azken batean zuretzat interesgarriak ez diren eta apaletan hautsa pilatzen ari diren haiek guztiak.

Etiquetas: